Ezin galdetegietan galderarik gehitu 1.9 bertsioa instalatu ondoren; 403 forbidden errorea

Er: Ezin galdetegietan galderarik gehitu 1.9 bertsioa instalatu ondoren; 403 forbidden errorea

Juan Ezeiza -
Erantzun kopurua: 0
Itzultzaileak-ren irudia
Kaixo Aitor:
Nire uste apalean direktorioaren baimenen kontua da. Begiratu zein den "question" direktorioaren CHMOD baimena.
Dokumentazioan aholkatzen diren baimenak zeintzuk diren hemen ikus dezakezu: http://docs.moodle.org/eu/Segurtasuna.
Horrekin arazoa konpontzen ez baduzu, ingelesez edo gazteleraz dauden laguntza-foroetan ere begiratzeko aholkatzen dizut.
Adibide gisa, hari hau aurkitu dut:
http://moodle.org/mod/forum/discuss.php?d=43745#p207388
Bertan, MySQL edo PHPren bertsioa arazoaren errudunak izan daitezkeela esaten da.
Zorte on!