Spama Moodle-n

Spama Moodle-n

Abel Camacho -
Erantzun kopurua: 4
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia
Aupa,

Aurreko astean zirikteroak guneko Moodle taldean eman nuen egunotan izan dugun arazo baten berri. Uste dut zuen interesekoa izan daitekeela eta horregatik ekarri dizuet hona.

Kontua da Moodle instalazio batean e-posta bidezko autentifikazioa erabiltzen badugu, arriskua dagoela spama zabaldu beste asmorik ez duten erabiltzaileak erregistratzeko.

Horren soluzioa izan daiteke reCAPTCHA aukera erabiltzea. Honela:

Lehenik eta behin, http://recaptcha.net bezalako gune batean alta eman eta norberaren gunea babesteko eskaria egin. Gakoak kopiatu eta Moodle-ra joan.

Moodle instalazioan hau egin behar da:

Gunearen kudeaketa > Autentifikazioa > Autentifikazioa kudeatu > ReCAPTCHA klabeak (publikoa eta pribatua) itsatsi > aldaketak gorde.

Hori egindakoan, bide hau egin:

Gunearen kudeaketa > Autentifikazioa > e-posta bidezko autentifikazioa > reCAPTCHA elementua gaitu > BAI > Aldaketak gorde.

Hori eginez gero, kontu berria sortu nahi duen erabiltzaileak formularioan azaltzen zaizkion letrak idatzi beharko ditu.

Ondo izan

Abel


Puntuazioen batuketa: -
Abel Camacho(e)ri erantzunda

Er: Spama Moodle-n

Ainhoa Ezeiza -
Mila esker, Abel, ez dakizu ze mesede egin didazun post honekin!

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastola bateko plataforma kudeatzen dut eta ez nekien nola lortu sexu-iragarkietako kontuak ez sortzea. Gaur bertan jarriko dut iragazki hori eta zalantzarik badut badakit nora jo Begi-keinua

Ondo segi!
Abel Camacho(e)ri erantzunda

Re: Spama Moodle-n

Josu Orbe -
Kaixo berriro, nire moodlen ez zait agertzen ReCAPTCHA gehitzeko aukera. Hau bertsioaren arazoa da? (guk 1.63 bat daukagu sad)

Bestela zelan egiten dugu captcha agertzeko?
Josu Orbe(e)ri erantzunda

Er: Re: Spama Moodle-n

Pedro Lonbide -
Kaixo,
Lastima da, baina, reCAPTCHA-k Moodle 1.9.1-etik aurrera bakarrik funtzionatzen omen du. Hona hemen arazoari aurre egiteko beste modu batzuk eskaintzen dituzten Moodle Doc-etako orri batzuk. Ez dut uste erabateko soluziorik eskaintzen dutenik baina arazoa konpontzeko bitartekoren bat bai. Jakina, beti dago 1.9-ra salto egiteko aukera!

http://docs.moodle.org/eu/E-postaren_bidezko_autentifikazioa
http://docs.moodle.org/eu/Spama_murriztu_Moodle-n
http://docs.moodle.org/eu/E-postarik_ez

Pedro Lonbide