![]() Moodle Ikastaroak Kudeatzeko kode irekiko Sistema (IKS) da, edo bestela esanda, Ikaskuntza Kudeatzeko Sistema (IKS) edo Ikasteko Ingurune Birtuala (IIB). Oso ezaguna da hezitzaileen artean ikasleei begirako web-gune dinamikoak sortzeko. Nonbaiteko web-zerbitzari batean egon behar du instalatuta (zeure ordenagailuetako bat izan daiteke edo web-ostatua eskaintzen duen entrepesaren bateko bat).
Zer da Moodle?Moodle proiektuaren helburua hezitzaileei ikaskuntza kudeatu eta sustatzeko resnarik onenak eskaintzea da baina era askotara erabil daiteke Moodle:
Demostrazio-guneaGune demostrazio-gunea Moodle gune oso bat da eta adibide gisa sortutako hainbat ikastaro ditu. Horietan ibili ahal izango zara ikasle, irakasle eta kudeatzaile gisa. Ez kezkatu dena nahasten baduzu, orduro garbitu egiten da eta lehengora itzuli.
EstatistikakMoodle doan jaitsi daiteke eta erregistratzea aukerakoa da; beraz ez dugu erabiltzaile guztien informazio osoa. Hala ere, ezagutzen duguna erabilita oso grafika eta datu interesgarriak sortzen dira automatikoki gure Estatistika-orrian.
|


