Mod_portafolio euskeraz

Mod_portafolio euskeraz

Xabier Matarranz -
Erantzun kopurua: 1
Kaixo denoi:

Moodle gaian nahiko berria izan arren eta ausardia iruditzen bazizue ere, lehenengo ekarpena denon onerako izango delakoan nago. Ni neu bakarrik probatan ezagutzen dut modulu hau, berez Cadizeko Unibertsitatean garatuta dago eta azalpentxoren bat zertan, nola eta zertarako erabiltzen duten, baina zain nago. Beraz zuetakoren bat ausartzen bada martxan jartzen eta modulu honen erabilgarritasuna aintzat hartzen baduzue, hari honetan jarri.

Portafolio hitza nahiko nahasgarria iruditzen zitzaidan eta "dokumentu karpeta" bezala itzuli dut. Bestea jatorrizkoa errespetatzen saiatu naiz.

Ondo izan eta zorte on

Xabier
Puntuazioen batuketa: -
Xabier Matarranz(e)ri erantzunda

Er: Mod_portafolio euskeraz

Ainhoa Ezeiza -
Kaixo Xabier,

lehenik eta behin, mila esker zure ekarpenagatik. Oraindik modulua probatu ez dugunez, itzulpenari begira ohartxo bat egin nahi nuke, lagungarri delakoan.

Hizkuntzen europar portfolioan, esaterako, "portfolio" hitza hautatu zen itzulpenerako. Bestalde, pedagogiaren terminologian behinik behin, portfolio bat dokumentu karpeta bat baino gehiago da eta "karpeta" hitzetik bereizten da, "lan onenen hautapena" edo "lan onenen hautapena eta justifikazioa" baita. Hizkuntzalari ez naiz baina pedagogo gisa, "portfolio" hitza egokiagoa iruditzen zait errotuago eta definituago dagoelako.

Edonola ere, Euskaltermen proposamenari jarraituz, dokumentu-karpeta (marratxoa erabilita) ulergarriagoa iruditzen zait.

Ea lankideak animatzen ditudan modulua probatzera Mihia atera

Ainhoa