ikastaroko hasiera orriko zutabeen zabalera nola aldatu?

ikastaroko hasiera orriko zutabeen zabalera nola aldatu?

Ainhoa Ezeiza -
Erantzun kopurua: 2
Kaixo!

formazio ikastaroko partaide batek galdetu digu ea nola aldatu bere ikastaroko hasiera orriko zutabeen zabalera. Inoiz irakurri dut zerbait moodle-ko foroetan horri buruz baina bila eta bila ibili eta ez dut lortzen topatzea.

Susmatzen dut ikastaroko itxurak ezartzen duela hori eta ez dagoela irakaslearen eskura. Nik blokeak erabiltzen ditut, adibidez irudiren bat erabilita zutabeen zabalera zabalago izan dadin, edo bloke guztiak zutabe baten jarri erdiko zatia zabalago geratzeko, baina jakin badakit horiek trikimailutxoak direla, inork beste erarik ezagutzen?

Mila esker aldez aurretik eta ondo izan!

Ainhoa


Puntuazioen batuketa: -
Ainhoa Ezeiza(e)ri erantzunda

Re: ikastaroko hasiera orriko zutabeen zabalera nola aldatu?

Iñaki Arenaza -

Oker ez ba nago, gauza hoiek txantiloian aldatzen dira.

Saludos. Iñaki.

Iñaki Arenaza(e)ri erantzunda

Er: Re: ikastaroko hasiera orriko zutabeen zabalera nola aldatu?

Ainhoa Ezeiza -
Mila esker, Iñaki, susmatzen nuen hala izango zela.

Orduan trikimailutxoekin jarraituko dugu. Ondo izan!

Ainhoa