Pasahitza berreskuratzeko botoia, zelan kendu?

Pasahitza berreskuratzeko botoia, zelan kendu?

Josu Amezaga -
Erantzun kopurua: 2
Administratzen dudan moodlegunean, honako hau nahi dut: login orrialdean (login/index.php), pasahitza ahazten bazaizu sakatu behar duzun "Bai, laguntza behar dut saioa hasteko" botoia ezabatu.


Inork badaki nola egiten den hori, 1.8 bertsioan?

Eskerrik asko.
Puntuazioen batuketa: -
Josu Amezaga(e)ri erantzunda

Er: Pasahitza berreskuratzeko botoia, zelan kendu?

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia
Aupa Josu,

Guztiz ziur ez banago ere, uste dut botoi hori ezin dela kendu, gunearen kudeaketa blokeak ematen dituen aukerak baliatuz, behintzat.

Beste kontu bat litzateke Moodle-ren kodea aldatzen saiatzea, baina hori, nire ustez, hobe da programatzaile eta garatzaileei uztea.

Ondo izan

Abel
Abel Camacho(e)ri erantzunda

Er: Pasahitza berreskuratzeko botoia, zelan kendu?

Josu Amezaga -
Abel,
Ibili eta ibili, eta aurkitu dut irtenbidea. Zuk diozun bezala, kodea aldatuta. Hona zer aurkitu dudan googleatzen (http://moodle.org/mod/forum/discuss.php?d=75602):

a) /public_html/login/index_form.html artxiboa jeitsi

b) testu editorearekin ireki eta honako paragrafo hauek ezabatu:

<div class="subcontent forgotsub">
<div class="desc">
<?php print_string("forgotten") ?>
</div>
<form action="forgot_password.php" method="post" id="changepassword">
<div class="forgotform">
<input type="hidden" name="sesskey" value="<?php echo sesskey() ?>" />
<input type="submit" value="<?php print_string("passwordrecovery") ?>" />
</div>
</form>
</div>

c) gorde eta artxiboa bere lekura itzuli

Botoia desagertu da jadanik.

Urte berri ona izan denok,

Josu