Beste ... bat gehitu

Beste ... bat gehitu

Pedro Lonbide -
Erantzun kopurua: 0
Kaixo guztioi.

Moodle-ren itzulpenean zehar behin eta berriz azaltzen zaizkigu
era honetako esapideak: Add a new ............

Hona hemen hainbat adibide:
  • Add a new discussion topic
  • Add a new question
  • Add a new role
  • Add a new user
  • Add new category
Geuk orain arte honela itzuli ditugu:
  • Mezu berria idatzi
  • Galdera berria gehitu
  • Rol berria gehitu
  • Erabiltzaile berria gehitu
  • Kategoria berria gehitu
Pare bat ohar egin nahi dugu itzulpen horien kontura:
  1. Berria hitzaren erabileraz, badirudi berria esapidearen ordez Beste bat itzultzea egokiagoa izan daitekeela eta Mezu berria idatzi-ren ordez, beste barik, Beste mezu bat idatzi.
  2. Itzulpenaren lehenbiziko bertsioetan, ingelesezko Add aditzaren ordainak gaineratu eta gehitu erabili genituen baina gerora gehitu hobetsi genuen.
Beraz, inork kontrakorik adierazi ezean, hemendik aurrerakoak era honetan itzuliko ditugu: Beste ... bat gehitu; eta orain artekoak aldatzeari ekingo diogu.


Pedro
Puntuazioen batuketa: -