Arazoak baliabideak nahiz jarduerak gehitzerakoan

Arazoak baliabideak nahiz jarduerak gehitzerakoan

Jokin Lacalle -
Erantzun kopurua: 6
Kaixo lagunok

Aldez aurretik barkamena eskatzen dizuet foro honen helburua ez bada erabiltzaileon arazoak bertan plazaratzea. Dagoeneko idatzi dut topic berri bat baliabideen inguruko foro orokorrean (http://moodle.org/mod/forum/discuss.php?d=77611) baina pentsatu dut, agian zuetako norbaitek, gertatzen ari zaidanaren berri izango duela. Horrela bada zuen laguntza eskertuko nuke.

Kontua da, ikastaro batean baliabide edo jarduera bat gehitu nahi dudanean, hau modu egokian txertatzen dela soilik ikastaroaren lehen gaian (berdin dio antolaketa gaikakoa edo astekoa izan). Alegia, ikastaroaren 0 gaian bakarrik gehitu ditzazket, ez ordea 1., 2. ... gaietan.

Baliabide berrira jotzeko erabiltzen duen url ongi dagoela dirudi (http://www.jakinstein.com/moodle/course/modedit.php?add=resource&type=html&course=2&section=1&return=0) baina helbide honek orri zuri batera eramaten nau. Section aldagaiaren balorea 0 ipintzen badut orduan ez daukat arazorik.

Erabiltzen ari naizen bertsioa 1.8+ da. Agian, bertsio honen akatsetako bat izan daiteke? (hurrengoan Juan-i kaso egin beharko diot eta bertsioa eguneratu aurretik dena ondo dagoela egiaztatu beharko nukeBegi-keinua)

Norbaitek ba al du honen berririk?

Mila esker, Jokin
Puntuazioen batuketa: -
Jokin Lacalle(e)ri erantzunda

Er: Arazoak baliabideak nahiz jarduerak gehitzerakoan

Juan Ezeiza -
Itzultzaileak-ren irudia
Kaixo Jokin!
Niri kaso egitea oso komenigarria bada ere Begi-keinua, seguru nago 1.8 bertsioak aipatzen duzun akats hori ez daukala; izan ere, honez gero bertsio egonkortzat jotzen da.
Nire esperientziagatik, holako arazoak normalean gertatzen dira zure Moodle instalazioa eguneratzeagatik nahiko "tuneatuta" daukazulakoan.
Ba al duzu modulu edo bloke ez-estandarrik? Ba al dituzu munduko iragazki guztiak indarrean? Datubasea "hackeatu" al duzu? Neuri behintzat gauza horiek guztiak egitea izugarri gustatzen zait eta gero halako buruhausteak izaten ditut!
Aholkatzen dizudana gauza hauek banaka probatzea da, soluzioa aurkitu arte:
  • Foroetan zurearen antzeko arazoak bilatu (seguru asko jadanik egin duzu).
  • Iragazki guztiak indargabetu. Arazoa desagertzen bada, banaka aktibatu erruduna aurkitu arte (gure instalazioan "hitzen zentsura" izenekoak arazoak ematen ditu).
  • Modulu eta bloke ez-estandarrak banaka desinstalatu ea baten bat erruduna den. Gogoan izan modulu ez-estandarrak mantendu badituzu beren bertsioak eskuz aldatu behar dituzula, hau da, baliteke 1.6rako modulu ez-estandarra 1.8 bertsioan gorde izana. Erabili nahi duzun modulu ez-estandarra oraindik 1.8 bertsiorako egokitu ez bada, guztiz ezabatu beharko duzu.
  • Horrek guztiak balio ez badizu, aurreko segurtasun-kopiara bueltatu eta eguneraketa beste une hobeago baterako utzi. Geuk 2007-08 ikasturtean 1.7.2 bertsioa erabiliko dugu oso "tuneatuta" dugulako eta, egia esan, 1.8k ez digulako askoz ere gehiago ematen.
Portzierto, aurreko bertsioaren segurtasun-kopia gorde ez baduzu bururatzen zaizkidan irtenbide bakarrak negarra eta otoitza dira Deabrua
Zorte izan!

Juan

Juan Ezeiza(e)ri erantzunda

Er: Arazoak baliabideak nahiz jarduerak gehitzerakoan

Jokin Lacalle -
Bufff!! Jada pentsatzen nuen Moodlezale guztiak oporretan izango zinetela. Eskerrak Juan, ni bezala, oraindik "ikastola zaintzen" geratu den!

Egia da bai erabiltzen ditudan aplikazioak "tuneatuta" izatea gustatzen zaidala baina ez da Moodleen kasua oraindik. Azala bera ere oraindik ez diot aldatu eta!!! modulo ez-estandarrik ez dut erabili eta gaituta daukadan iragazki bakarra Tidy izenekoa da. Alde horretatik, Moodle nahiko "garbi" daukat (oraindik behintzat Barrea).
  • Foroetan aritu nahiz baina ez dakit behar den lekuan. Oso oso harrituta geratu naiz topatu ditudan laguntza foro zerrendarekin. Nik "resource" moduloari dagokion foroan begiratu dut, batez ere, eta bertan ez dut antzekorik aurkitu (bertan idatzi dut nire arazoa). Halere, jarraituko dut begiratzen.
  • Iragazki guztiak ezkutatu ditut eta ez da arazoa konpondu. Bloke eta jarduerak desinstalatu diozunean zer esan nahi duzu, ezkutatu ala ezabatu? Ezabatzen baditut gero berreskuratu ditzaket? (barkatu horrelako galdera "pardilloa" egitea)
  • Egia esan instalazio garbia egin nuen duela aste batzuk. Zuzenean 1.8+ bertsioa jaitsi nuen orduan (+ horrek bertsioa erabat egonkorra ez dela adierazi nahi duela konturatu naiz). Beraz, dagoeneko 1.8.2 bertsio egonkorra kalean dagoenez, eguneratu egingo dut ea arazoa konpontzen den.
Tira, ea lortzen dudan behingoz dena martxan jartzea. Datorren ikasturterako Moodle nire jardunaren muina izateko asmoa nuen eta ez badut arazoa lehenbailehen konpontzen ez dakit nola ibiliko naizen denboraz.

Eskerrik asko Juan. Nire eboluzioen berri emango dizuet laster. Bitartean, opor onak izan.

Jokin
Jokin Lacalle(e)ri erantzunda

Er: Arazoak baliabideak nahiz jarduerak gehitzerakoan

Juan Ezeiza -
Itzultzaileak-ren irudia
Oporrak... oporrak... Zer da hori? Begi-keinua
Beno ba, aurreko bertsio bat eguneratzen ari zinelakoan nengoen. Horrela ez bada, eta modulu eta bloke ez-estandarrik instalatu ez baduzu, gauza aldatzen da.
Zeure tokian banengo, 1.8.2 bertsioa instalatuko nuke. Oraindik Moodlen edukirik sartu ez baduzu, hutsetik egingo nuke; bestela, instalazioa eguneratu.
Hala ere, Gunearen kudeaketa blokeko Bestelakoak\Esperimentala atalean dauden aukerak ez gaitzea aholkatzen dizut. Ajax-ekin arazoak izan ditzakezu eta. Gutxienez, gaituz gero zeozer gertatzen den begiratu. Bilaketa orokorra gaitu aktibatu baduzu, erne ibili ea PHP 5 daukazun ala ez (ez badakizu, bloke bereko Zerbitzaria\PHP info menuan begiratu).
Blokeak eta jarduera moduluak desinstalatzeko esaten nizunean, guztiz ezabatzeaz ari nintzen, baina modulu ez-estandarrik ez duzunez, ez dut uste beharrezkoa izango denik.
Zorte on!

Juan
Juan Ezeiza(e)ri erantzunda

Er: Arazoak baliabideak nahiz jarduerak gehitzerakoan

Jokin Lacalle -
Aupa berriro ere.

Bueno, azkenean badirudi dena konpondu dela baina, egia esan, espero nuena baino luzeagoa izan da guztia.

Lehenik eta behin, zuk adierazi bezala Juan, AJAX ez-gaitzearena egin dut. Gogoan dut Moodle instalatu nuenean horixe izan zela gaitu nuen lehendabiziko gauzetako bat. Zure gomendioa irakurtzerakoan pentsatu dut: "hementxe egongo da gakoa, ziur!" Baita zera ere!, arazoak bere horretan jarraitzen zuen. PHP bertsioa 5.2.2 dela egiaztatu ondoren, eguneraketa egitea erabaki dut.

Eguneraketa egiteko jarraitu beharreko urratsak pausoz pauso bete ondoren beste sorpresa negargarri batekin topatu naiz. Eguneraketa amaituta zegoela zirudienean, admin-gunera sartzeko nire administrari datuak sartu ditut eta...tatxaaaan!!! Web orri zuri bat besterik ez dut ikusi (baliabideak sartzen ahalegintzen nintzenean ateratzen zenaren berdina). Primeran!! Ezin nuen ezertxo ere egin!!! Zer demontre!! Zer gertatzen ari ote zen!!!

Momentuko mala letxearen ondorioz datu-basea ezabatu, egindako lan guztia pikutara bota (segurtasun kopiak egiteko aukerarik ere ez nuen) eta hasieratik dena instalatzea pasa zait burutik. Zorionez, emazteak ordenagailu paretik bota nau eta polikiroldegira joatea behartu nau. Eskerrak! Bueltakoan, lasaiago, azken frogatxoa egitea otu zait. Config.php fitxategia borratu dut eta eguneraketa berriz egitea erabaki dut. Oraingo honetan eguneraketaren hasieran hizkuntza esleitzeko agertzen den leihoan ez dut euskara aukeratu, ingelesez burutu dut prozesu osoa eta, oraingoan bai, eguneraketa behar bezala burutu da. Eta honek eman dit nire arazoa konpontzeko behar nuen azken pista: ez ote da izango euskaratuta edukitzearearekin erlazionaturiko zerbait? Euskarazko "language pack"-a desinstalatu dut eta ingelesez nuela interfaze osoa, baliabideak gehitzeari ekin diot. Bingo! Oraingoan bai, ingelesez nire arazoa konponduta zegoen.

Pentsatu dut agian nire eu_utf8.zip fitxategia eguneratu beharrean nengoela. Horrelaxe egin dut, azken bertsioa igo dut eta une honetan nire arazoa konponduta dago, dena primeran doa.

Moraleja: informatikari handien ondoan derrigorrez egon behar du jenio handiko emakume bat (Jokin Lacalle, 2007ko abuztuaren 11n)Barrea

.... tira, eta Juan bezalako kolega zintzoak ere. Mila esker zuri ere, lagun!

Jokin
Jokin Lacalle(e)ri erantzunda

Er: Arazoak baliabideak nahiz jarduerak gehitzerakoan

Ainhoa Ezeiza -
Aupa Jokin eta Juan,

mila esker udako hilabete latz eta bakarti honetan zuen mezu trukea hementxe jartzeagatik. Barre ederrak bota ditut! Barrea

Nik kontu horiei buruz ez dakit gauza handirik, ezin lagundu beraz, baina disfrutatzen dut informatikari handiei entzunda. Ondo pasa abuztuaaaa!!!

Ainhoa
Jokin Lacalle(e)ri erantzunda

Er: Arazoak baliabideak nahiz jarduerak gehitzerakoan

Juan Ezeiza -
Itzultzaileak-ren irudia
Aupa Jokin!
Beno ba, aholkuak aholku, soluzioa polikiroldegian zegoen Barrea
Egia esan, behin arazo bat izan nuen PHP 5 bertsiora aldatzean hizkuntza-paketea eguneratu gabe nuelako (lotsagarria foro honetako partaide bati holakoa gertatzea Lotsatuta ). Hala ere, halakoan euskara aukeratzean irudiak ez ziren ikusten. Zure kasuarekin antzik ez duenez, eta hizkuntza-paketea eguneratuta izango zenuelakoan nengoenez, ez zait burutik ere pasa.
Zorionak arazoa konpontzeagatik, beste batzuek gure kontura barre egin arren Begi-keinua (ezta, Ainhoa?).
Portzierto, zure moralejak zalantzatxo bat sortu dit: Informatikari handia emakumea bada bere ondoan jenio handiko beste emakume bat behar al du?
Oporrak ondo pasa, Jokin eta Ainhoa, eta polikiroldegia sarritan bisitatu.

Juan