zer egin?

zer egin?

Blanca Urgell -
Erantzun kopurua: 5

Kaixo, guztioi:

Ainhoa Ezeizak helbidea emanda iritsi naiz honetara, egiten ari zareten euskaratze lanetan ezertan laguntza eman ahal badezaket, nirekin konta dezazuen.

Blanca.

Puntuazioen batuketa: -
Blanca Urgell(e)ri erantzunda

Er: zer egin?

Pedro Lonbide -
Kaixo, Blanca.

Eskerrik asko lanerako eskaintzagatik; izan ere, buru guztiak izango dira beharrezkoak dugun lanean. Moodle-ren euskaraketa foroan irakurriko zenuen bezala hainbat lan ditugu egiteko eta ondorengoetan lagun dezakezu:
  • Sistemaren kudeatzaile bazara, itzuli beharreko fitxategiak zerrendako .php fitxategi bat edo beste aukeratu eta horiek itzuli.
  • zerrenda bereko .html fitxategi bat edo beste aukeratu eta horiek itzuli.
  • modulu/bloke jakin bat aukeratu eta horren euskaraketaren berrikusketari ekin. Lan hau oraindik hasi gabe dugu eta komenigarria litzateke aldez aurretik berrikusketa nola egin erabakitzeko proposamen bat egitea. Dena dela, hasi egin zaitezke eta, agian, horrek pistaren bat emango digu proposamena egiteko ordurako.

Animo, beraz,

Pedro

Pedro Lonbide(e)ri erantzunda

Er: zer egin?

Blanca Urgell -

Kaixo, Pedro:

"Sistemaren kudeatzaile bazara" diostazu eta nik, euskaraz hainbestean, baina informatikaz oso gutxi dakit. Halere, susmatzen dut ni ez naizela ezeren kudeatzaile. Azalduko, mesedez?

Blanca.

Blanca Urgell(e)ri erantzunda

Er: zer egin?

Pedro Lonbide -
Kaixo, Blanca.

Neu ere ez naiz, bada, informatikan oso trebe. Hala ere, saiatuko naiz esan nahi nuena argitzen (espero dut gehiago ez iluntzea!) Moodle-n hainbat erabiltzaile-mota daude eta horietako bakoitzak hainbat kontu ikusi eta egin ditzake. .php fitxategi famatu horiek, antza, kudeatzaileek bakarrik ikusi eta aldatu ditzakete. Gainontzekook horietara ezin iritsi eta .html-ak itzulita konformatu behar! Hala ere, nahikoa lan dago, ezta?

Argitu al dizut ezer?