EHU-UPVren ekarpena Moodle euskaratzeko prozesuan

EHU-UPVren ekarpena Moodle euskaratzeko prozesuan

Santurtziko Udal Euskaltegia -
Erantzun kopurua: 0
Kaixo,

Jakingo duzuenez, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU-UPV) campus birtualean (http://moodle.ehu.es/moodle/) erabiltzen dituzten plataformetako bat Moodle da. Azken urte hauetan ibili dira Moodle-ren inguruan lanean eta gaur egun hainbat eta hainbat ikasgai ematen dituzte plataforma honetaz baliatuta.

Moodle euskaratzeko ahaleginari laguntzeko asmoz, berrikitan EHU-UPVtik euskaratutako hainbat fitxategi helarazi dizkigute. Guztiak laguntza-sistemakoak dira eta horien artean, besteak beste, tailerra eta galdetegia moduluen erabilerarako oharrak daude. Terminologia-arazo batzuk konpondu ondoren, hizkuntza-paketean sartu ditugu. Beste hainbat aldaketa ere egin dugu eta horiek guztiak ohiko estekan dituzue eskura.

Beste aldetik esan, momentu honetan ari garela fitxategien egoera goitik eta behera aztertzen eta espero dugu datorren asterako horien itzulpenerako plangintza osatzea.

Ordura arte, beraz, ondo segi

SUE
Puntuazioen batuketa: -