HABE omen da Moodle-ren egile-eskubideen jabea!

Er: HABE omen da Moodle-ren egile-eskubideen jabea!

Abel Camacho -
Erantzun kopurua: 0
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Pentsatzen dut ez zela zuen nahia izango! Dena dela gauza pare bat: Legezko oharra gorabehera, zuen gune horrek copyright-a zuen ageri-agerian, eta horretan zegoen problema: copyright-a eta GNU ezin direla ezkondu.

Bestalde, lizentzia diozuen bezala aztertu baduzue, ikusiko zenuten GNUk ez duela inola ere behartzen Moodle-ren logoa derrigorrean zuen gunearen orri nagusian mantentzera. Legeak ez, baina bai giza legeak! Nahi duzuen moduan jokatu horretan, baina nori berea...

Moodle erabiltzen duen edozein gunek Moodle erabiltzen duela agerian aitortu behar duela ulertzea ez zait niri zailegia iruditzen, bai, ordea, hori azaldu beharra!