Bi kontutxo

Bi kontutxo

Karlos del Olmo Serna -
Erantzun kopurua: 1
Plaza honetan berria naiz, baina bi kontutxo adierazten ausartuko naiz. Unibertsitateko irakasle eta itzultzaile naiz, lanbidez, eta Itzulpengintza karrerako ikasleen laguntza edo partaidetza interesgarria dela baderitzozue, zuen berri emango diet ikasleei (Itzulpengintzarako informatika irakasten dut), praktikatzeko ondo etor baitakieke.
Bestalde, dakizuen moduan, euskal itzultzaileen posta zerrenda bat dago (Itzul, EIZIE elkartea kudeatzen duena: www.eizie.org/Tresnak/Itzul). Itzulpen lanetarako laguntza eskatu edo itzulpenaren azken bertsioa hartan arukeztea dago. Eskerrik asko!
Puntuazioen batuketa: -
Karlos del Olmo Serna(e)ri erantzunda

Er: Bi kontutxo

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia
Aupa Karlos! Aspaldiko partez zure berri izan gabe! Ongi etorri plaza honetara eta jakizu lana denontzako beste badela.

Itzulpenari dagokionez, honela zirriborratuko nuke egungo egoera:
  • Moodle-ren hizkuntza paketea: bi fitxategi-motak dago hemen. Lehenengoek (php erakoek) plataformaren interzafean azaltzen direnak jasotzen dituzte. Azken asteotan egindako lanari esker, alderdi honetan oso aurretatuta gaude . Bigarren fitxategiei esker (html erakoek) irakasle-profila duten erabiltzaileek jarduerak, baliabideak... editatzeko momentuan laguntza-sistema dute eskura. Hemen oraindik ere lan asko dugu egiteko.
  • Moodle Doc-ak: Moodle-ren dokumentazio-sistema orokorra da eta euskal gunea oraintxe ari gara txukuntzen eta martxan jartzeko beharreko lanak egiten. Hemendik gutxira honi ekiteko plangintza-proposamena egingo dugu.
Nire ustez, zure ikasleen ekarpenak oso baliotsuak izan daitezke Moodle Doc-en alorrean. Izan ere, zerotik hasita lan gehiena hor egin beharko dugu eta gainera teknikoki oso erreza da hor aritzea (hizkuntza-paketearekin lan egitea askoz konplikatuagoa da).

Tira, bada. Aurrerago izango gara eta Moodle Doc-en gainean lan egiteko plangintza osatua dugunean jakinariko dizuegu.

Abel