Bigarren aldia

Bigarren aldia

Santurtziko Udal Euskaltegia -
Erantzun kopurua: 5
Kaixo,

Gogoratuko duzuenez, php motako fitxategien itzulpena bi alditan banatu genuen (ikus mezu hau).

Lehenengoan, administraziorako eta kudeaketarako fitxategi nagusiez gain,jarduera-modulu estandarrak izan ziren lehentasunezkoak. Horietako gehienak banatuta daude, fitxategi asko dagoeneko itzulita (Juanek lan gogorra egin du, benetan), eta besteak itzultzeko bidean.

Lehen aldi honetarako epea irailaren amaiera edo ipini genuen. Ordurako espero dugu CVSetara igota izatea. Bitartean, dena dela, foro honen bidez segituko dugu fitxategiak elkartrukatzen.

Dokumentu honetan duzue fitxategien zerrenda eta zeinek hartu duen itzultzeko ardura.

Bigarren aldirako, berriz, kolaborazio diren moduluak eta bestelako fitxategi batzuk utzi genituen. Dokumentu honetan ikus dezakezue zein fitxategi diren eta, beraz, itzultzeko ardura hartu nahi izanez gero, foro honen bidez jakinarazi.

Ondo baderitzozue, azaroaren amaiera izan liteke aldi honetako fitxategiak itzultzeko epea.

Ondo segi

SUE
Puntuazioen batuketa: -
Santurtziko Udal Euskaltegia(e)ri erantzunda

Bigarren aldian euskaratua

Juan Ezeiza -
Itzultzaileak-ren irudia

Kaixo:

Bigarren aldian euskaratu ditudan fitxategiak bidaltzen ditut (block_glossary_random.php, censor.php, error.php, exercise.php eta flash.php).

Zentsurari dagokionez, hitzen zerrenda euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez ezarri dut, benetako zentsura nahi izanez gero, hegoaldean zein iparraldean erabilgarria dena alegia, hizkuntza horiek kontuan hartu behar direla uste dut eta.

Bestalde, flash modulua erabiltzen ari ez naizenez, ezin izan dut itzulpena Moodleren barruan probatu. Modulu hori erabiltzen ari den norbaitek egoera errealetan aztertu eta zuzentzea komenigarria litzateke.

Hurrengo baterako scorm.php eta dfwiki.php euskaratuko ditut (dfwiki modulua ezagutzen ez baduzue hemen begiratu, merezi du eta).

Tarragonako MoodleMoot-en elkar ikusiko dugulakoan, ondo segi.

   Juan Ezeiza

   www.axular.org
   www.axular.net
www.geroaxular.com

Juan Ezeiza(e)ri erantzunda

Er: Bigarren aldian euskaratua

Santurtziko Udal Euskaltegia -
Aupa,

Geuk ere itzuli ditugu geuri zegozkigun fitxategiak eta hemen dituzue.  Denon lana erraztearren,  zip bakarrean bildu ditugu guztiak, baita Juanek azken takada honetan itzulitakoak ere.

Ondo izan bitartean



Santurtziko Udal Euskaltegia(e)ri erantzunda

Er: Bigarren aldia

Santurtziko Udal Euskaltegia -
Kaixo,

Bigarren aldi honetarako ezarri genituen beste fitxategi batzuk hartuko ditugu itzultzeko. Honako hauek, hain zuzen: countries.php, enrol_ldap.php, enrol-pypal.php, enrol_manual.php eta enrol_imsenterprise.php.

horiez gain, konturatu gara bazela fitxategi bat zegoena eta geuk zerrendetan sartzea ahaztu genuena (questionanaire.php). Hori ere geuk itzuliko dugu.

Ondo segi
Santurtziko Udal Euskaltegia(e)ri erantzunda

Er: Bigarren aldia

Juan Ezeiza -
Itzultzaileak-ren irudia

Kaixo:

Itzulitako azken fitxategiak bidaltzen ditut. Hauek dira:

  • Scorm.php
  • Dfwiki.php
  • Itinerary.php (hau ere Dfwiki moduloari dagokio)
  • Moodle.php (hau aurreko batean bidali banuen ere, berriz eransten dut akats batzuk aurkitu baitizkiot)

Bigarren aldi honetan inork nahi ez zituen fitxategi “umezurtzak” hartuko ditut (scheduler.php, auth.php, enrol_authorize.php, enrol_database.php, enrol_flatfile.php eta enrol_internal.php, alegia).

Ondo segi.

Juan Ezeiza

www.axular.org
www.axular.net
www.geroaxular.com