Itzulpenerako plangintza

Itzulpenerako plangintza

Santurtziko Udal Euskaltegia -
Erantzun kopurua: 11
Kaixo,

Hona hemen Santurtziko Udal Euskaltegiak itzulpen-lanak modu antolatuan aurrera eramateko egiten duen oinarrizko proposamena.


Itzuli beharreko fitxategien deskripzioa

Itzuli beharreko dokumentuak hiru kategoriatan sailkatu ditugu:

php luzapena duten fitxategiak

Hauetan plataformaren interfazeko hizkuntza jasotzen da. Bost motakoak dira:

  1. Plataformaren administrazioarekin eta kudeaketarekin zerikusia dutenak

  2. Jarduera-moduluak

  3. Baliabideak eta beste tresna batzuk

  4. Blokeak

  5. Filtroak (oso txikiak, gehienetan lerro bakarrekoak, eta dagoneko itzulita daude)

html motako laguntza-fitxategiak

Horietako gehienak irakaslearen profiletik irakurtzen dira eta jarduera-moduluen eta baliabideen erabilera-oharrak dira.


Moodle-ren dokumentazio-gune berria: Moodle Docs

Proiektu hau dagoeneko hainbat hizkuntzatan garatzen ari dira wiki moldean. Ikus http://docs.moodle.org/overview/


Hemendik aurrerako itzulpen-irizpideak

php fitxategiak

Itzulpena egiteko lehentasunezko irizpidea izango litzateke, gure ustez, php motako fitxategi guztiak ahalik eta azkarren itzultzea, horrela euskaraketaren egoera normalduz-edo.

Fitxategi horien artean, dena dela, guztiak ez dira lehentasun-maila berekoak. Horregatik, bi aldi zehaztu ditugu.

  1. Lehen aldian

Administraziorako eta kudeaketarako fitxategiak: erabiltzaileei nahiz kudeatzaileei begirako mezu garrantzitsuenak jasotzen dituztenen itzulpena amaitu behar genuke lehenbizi. Horrela, instalazio-prozesua euskaraz egitea ahalbidetuko genuke eta itxura aldetik osotasun-irudia emango luke.

Jarduera-moduluak: lehenbizi modulu estandarrak itzuli behar genituzke (plataformak berez dakartzanak).

  1. Bigarren aldia:

Administraziorako eta kudeaketarako fitxategiak: gainerako guztiak

Jarduera-moduluak: kontribuzioak diren moduluak eta garapen-bidean daudenak.

Horiekin batera, baliabideak, tresnak eta blokeak.

Aurrerago zerrendatuko ditugu dokumentu batean (foro honen ondoan egongo da ikusgai) aldi bakoitzerako aurreikusitako fitxategiak. Zerrenda horietatik kenduko ditugu, jakina, amaitutzat-edo eman daitezkeenak.


html fitxategiak

php motako fitxategiak itzuli ondoren, html dokumentuena etorriko litzateke. Horretarako, dena den, aztertu beharko litzateke zein den benetako egoera, eta behar bezala esplizitatu. Lan hori bestea bukatu baino lehen egingo dugu kudeatzaileok.


Dokumentazio gunea

Gure ustez, proiektu horren pisuak nabariki gainditzen du talde bezala erakutsi dugun indarra. Beraz, aurrerago aztertu beharreko auzia da.



Espero dugu gure proposameari egoki iriztea. Hala ere, dena da hobetzeko modukoa eta hortaz, zuen guztion ekarpenak ongi etorriak izango dira.

Agur eta ondo izan.
Puntuazioen batuketa: -
Santurtziko Udal Euskaltegia(e)ri erantzunda

Er: Itzulpenerako plangintza

Juan Ezeiza -
Itzultzaileak-ren irudia

Guztiz ados nago proposamenarekin. Orain kurtso bukaerako ebaluazio eta lan burokratikoekin gabiltza ikastolan. Hemendik bi astetara edo, zer fitxategirekin hasiko naizen esango dizuet.

Ondo segi.

Santurtziko Udal Euskaltegia(e)ri erantzunda

Er: Itzulpenerako plangintza (2)

Juan Ezeiza -
Itzultzaileak-ren irudia

Kaixo:

Planteatu dituzuen irizpideen arabera, egokiena "moodle.php" fitxategitik hastea delakoan nago, 1.6 bertsioan lerro dexente euskaratu gabe dago eta.

Hortaz, jadanik inor lan horretan ez badabil neuk ekingo diot.

Prest dagoenean bidaliko dut.

Agur.

Santurtziko Udal Euskaltegia(e)ri erantzunda

Itzulitako fitxategi batzuk

Juan Ezeiza -
Itzultzaileak-ren irudia

Kaixo lagunok:

Erantsitako zipean euskaratu ditudan fitxategi batzuk bidaltzen ditut. Hauek dira:

  • Moodle.php eguneratuta (euskaraz 400 ‘string’ berri baino gehiago)
  • Slideshow moduloa
  • Feedback moduloa eguneratuta
  • Data moduloa
  • Internalmail 2.0 moduloa
  • Elkarrizketa moduloa eguneratua
  • Skype blokea

Ahal dudanean admin.php eguneratzeko asmoa daukat.

Ongi izan.

Juan Ezeiza(e)ri erantzunda

Er: Itzulitako fitxategi batzuk

Santurtziko Udal Euskaltegia -
Aupa,

Zabaldu berri berri dugu Lehen aldirako itzulpena: itzulpenaren egoera eta fitxategien esleipena izeneko dokumentua eta bertan ikusiko duzuenez, lehen aldi honetaran lehentasunezkotzat jo genituen fitxategiak azaltzen dira. Horietako bakoitzaren ondoan itzultzeko ardura zeinek hartu duen ipini dugu. Hartara, baten batek nahi balu fitxattegiren bat itzuli, komeniko litzateke lehenbizi hor begiratzea, eta gero foro honen bidez zein hartuko duen abisatzea.

Euskaratutako fitxategiak irailaren amaierarako bilduko genituzke eta denak batera CVSetara igo. Bitarte horretan, Juanek egin duen moduan, foro honen bidez truka ditzakegu.

Ondo segi bitartean

Santurtziko Udal Euskaltegia(e)ri erantzunda

Er: Itzulitako fitxategi batzuk

Juan Ezeiza -
Itzultzaileak-ren irudia

Kaixo:

Irailerako install.php, access.php, lesson.php eta lams.php fitxategiak errebisatu eta falta diren zatiak euskaratuko ditut.

Agur.

Santurtziko Udal Euskaltegia(e)ri erantzunda

Er: Itzulitako fitxategi batzuk

Juan Ezeiza -
Itzultzaileak-ren irudia
Kaixo:
Erantsitako zipean admin.php, install.php, access.php, lams.php, moodle.php eta block_rss_client.php fitxategi euskaratuak aurkituko dituzue.
Moodle.php aurreko batean ere bidali nuen, baina kate batzuk euskaratu gabe geratu zitzaizkidala konturatu naiz (oso luzea da eta blush). Beraz, azken hau da balio duena.
Hurrengo batean lesson.php (ikasgaia) eta workshop.php (tailerra) bidaliko ditut.
Ondo segi.
Santurtziko Udal Euskaltegia(e)ri erantzunda

Er: Itzulitako fitxategi batzuk

Juan Ezeiza -
Itzultzaileak-ren irudia

Kaixo:

Lesson.php, workshop.php eta grades.php euskaratu ditut (kalifikazio-liburuaren garrantzia ikusita egoki irudi zait eta).

Itzulpena CVSetara igotzen duzuenean lana errazteko, orain arte egindako guztia zip-fitxategi bakar batean bildu dut.

Agur.

Santurtziko Udal Euskaltegia(e)ri erantzunda

Er: Itzulitako fitxategi batzuk

Juxto Egaña -

Kaixo,

HABEren didaktika arduraduna naiz eta adierazi nahi dut HABEk ere moodle plataforma erabiltzeko asmoa duela. Halatan konturatu gara moodle-eko orrialde asko itzulita daudela, baina beste zenbait falta dela itzultzeko. Gure asmoa zen itzultzen joatea geure aldetik, eta hara non foro honetan ikusi dugun asmo berarekin zabiltzatela. Lana ez biderkatzearren, gure aldetik adierazi nahi dizugu prest gaudela itzultze-lan horretan zuek proposatutako plangintzaren baitan parte hartzeko. 

Besterik gabe, ondo izan.

 

   

Juxto Egaña(e)ri erantzunda

Er: Itzulitako fitxategi batzuk

Santurtziko Udal Euskaltegia -
Kaixo,

Ahalegin guztiak dira eskerztekoak eta ongi etorriak izan zaitezte, beraz.

Ohar bat, dena dela. Lanean hasi aurretik errepara iezaiezue foro honetan zehaztutako lan-prozedurari eta itzuli beharreko fitxategiei.

Ondo segi
Santurtziko Udal Euskaltegia(e)ri erantzunda

Er: Itzulitako fitxategi batzuk

Juxto Egaña -
Gure aldetik itzuli beharrekoen lehentasunak aztertu ditugu eta foroan agertzen direnez gain, horiek esleituak baitaude,  guk oraingoz fitxategi hauek itzuli ditzakegula iruditzen zait: 
Lehentasunik handienarekin:
  • calendar.php
  • resource.php
  • survey.php
 
Hurrengo lehentasun mailan:
  • block_quiz_results.php
  • editor.php
  • wiki.php

Esango didazue zer iruditzen zaizuen.