Moodle 3.11 kalean da (%100 euskaraz)

Moodle 3.11 kalean da (%100 euskaraz)

Iñigo Zendegi Urzelai -
Erantzun kopurua: 0
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo!

Atzo kaleratu zen Moodleko 3.11 bertsioa (hemen informazio gehiago) eta gaur amaitu dut azken unean gehitu duten irisgarritasunerako tresna-kutxa euskaratzen beraz bertsio hau ere %100 euskaraz dago.

3.11ko berrikuntza zerrenda luzea da, baina azarorako aurreikusita dagoen 4.0 bertsioan itxura-aldaketa handia ikusteko gogoz nago, hemen uzten dizuet UX arduradunak 4.0 bertsiorako prestatzen ari diren aldaketa horiek erakusten otsailean egindako bideoa:


Zaindu zaitezte!

Puntuazioen batuketa: -