Ikasleen jarduerak modu bateratuan ikustea

Ikasleen jarduerak modu bateratuan ikustea

Larraitz Madinabeitia -
Erantzun kopurua: 1

Egun on!

Ikastaro bat sortu berri dut. Kontua da ikasleek bidalitako zeregin jakin bateko, edo galdetegi zehatz bateko (entsegu-galderak...)  ikasle guztien erantzunak modu bateratuan eskuratzeko aukera dagoen.

Modu horretan, galdera jakin bati emandako ikasle guztien erantzunak aztertuko nituzke... Bada hori egiteko modurik? 

Ez dut lortu orain arte...

Puntuazioen batuketa: -
Larraitz Madinabeitia(e)ri erantzunda

Er: Ikasleen jarduerak modu bateratuan ikustea

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo Larraitz,

Ondo ulertu badizut galdetegi bateko entsegu motako galdera bateko erantzun guztiak lortu nahi dituzu, ezta?

Helburua erantzun guztiak Moodletik kanpo aztertzea bada,  galdetegiaren ezarpen-menuko "Emaitzak > Erantzunak" txostenetik badago ikasleen erantzunak esportatzeko aukera:


Ondo izan.