Stash blokea euskaraz

Stash blokea euskaraz

Juan Ezeiza -
Erantzun kopurua: 1
Itzultzaileak-ren irudia

Kaixo:

Stash blokea euskaratu dut. Itzulpena probatzen ari naiz eta baliteke ukitu batzuk eman behar izatea, baina dagoeneko erabilgarria da. "Motxila" izena jarri diot.

Stash blokeak ikastaroko baliabide eta jarduera batzuetan elementuak ezkutatzea ahalbidetzen du, hala nola, txanponak, liburuak edo bururatzen zaizuen beste edozein elementu. Ikasleek horiek bildu behar dituzte. Motxilaren eskuragarritasuna (Stash availability) eta Kode laburrak (Shorcodes) gehigarriekin batera erabili behar da. Biak euskaraz daude. Horrela, errazagoa da elementuak edonon txertatzeko kodea sortzea, trukaketarako prezioa jartzea eta, ikasleak lortu dituen elementuen arabera, jarduerak edo baliabideak baldintzatzea. Adibidez, bi txanpon izanda galdetegi bat egin ahal izango da edo, liburu bat izanda, altxorraren mapa ikusiko da.

Azken MoodleMoot Spain topaketan Celia Martín Vilchez-ek Stash blokearekin bere esperientzia azaldu zuen. "Gamificando un aula virtual en Moodle" artikulu honetan xehetasun guztiak ematen ditu. Irakurtzea merezi du.

Ondo izan.

Puntuazioen batuketa: -