Grouping euskaraz; taldekatze --> talde-multzo?

Grouping euskaraz; taldekatze --> talde-multzo?

Iñigo Zendegi Urzelai -
Erantzun kopurua: 3
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo,

Moodlen taldeak multzokatzeko aukerari grouping deitzen zaio, eta multzokatze gisa euskaratu dugu orain arte. Egia esan euskaratzea ona iruditzen zait, baina jatorrizko hitza bera nahasgarria egiten zait. Maiz honen inguruko zalantzak argitzea tokatzen zait, eta taldeen eta taldekatzeen arteko ezberdintasuna ulertaraztea kosta egiten zait.

Horregatik, aurrerantzean grouping --> talde-multzo bezala euskaratzea proposatzen dut. Badakit kontzeptu hau Moodlen aspalditik erabiltzen dela eta horrelakoak aldatzea tentuz egin behar dela, baina horrela hobeto ulertuko litzatekeela eta kasu honetan aldaketa egiteak merezi duela uste dut, zer uste duzue zuek?

Ados bazaudete arduratuko naiz ni aldaketak egiten, bale?

Zaindu eta ondo izan.

P.S.: Akaso ingelesezko bertsioan ere grouping ordez groupset edo antzekoren bat proposatu beharko litzateke, baina kasu horretan ez daukat argi zein litzatekeen aukerarik onena...

Puntuazioen batuketa: -
Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: Grouping euskaraz; taldekatze --> talde-multzo?

Juan Ezeiza -
Itzultzaileak-ren irudia
Kaixo, Iñigo:
Zurekin ados nago. "Talde-multzo" argiagoa da "taldekatze" baino.
Eskerrik asko eta ondo izan.
Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: Grouping euskaraz; taldekatze --> talde-multzo?

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia
Aupa:

Bai, neu ere ados! Argiago da horrela!

Eskerrik asko Iñigo!