Galdetegiak: feedback argikoak

Galdetegiak: feedback argikoak

Larraitz Madinabeitia -
Erantzun kopurua: 2

Kaixo lagunok,

Moodle-ikastaro bat sortu nahi dugu, ikasleak (irakaslerik gabe) banaka arituko direna. 2.000 laguneko erakunde baterako da. Ordu erdiko kontu labur bat da.

Bideoren bat ikusi edo irakurri eta gero ezagutzak ebaluatzeko galdetegi bat betetzea daukagu buruan.

Moodlek eskaintzen dituen galdetegiak ez zaizkit oso erakargarriak iruditzen. Feedback ikusgarriagoak edo erakargarriaagoak egiteko zein galdetegi erabiltzen dituzue? (Ikasleak argi ikus ditzala erantzun okerrak...)

Genially aztertzen aritu naiz eta baliagarria izan daiteke. Baduzue gomendiorik?

Eskerrik asko aldez aurretik,

Puntuazioen batuketa: -
Larraitz Madinabeitia(e)ri erantzunda

Er: Galdetegiak: feedback argikoak

Juan Ezeiza -
Itzultzaileak-ren irudia
Kaixo, Larraitz:
Zure helburua feedback ikusgarriagoak egitea baldin bada, Moodle-ren galderetako feedbackak posibilitate asko ematen ditu (erantzun bakoitzari bere feedbacka esleitzea, erantzun zuzenekin edo okerrekin bakarrik egitea, feedback orokorra edozein erantzunetarako erakustea, galdetegia amaitutakoan emaitzaren araberako feedbackak ematea, galdera bakoitza erantzun ondoren galdera horri dagokion feedbacka erakustea, galdera guztien feedbackak galdetegia amaitutakoan agertzea...). Horretarako, galderak editatzean interesatzen zaizkizun feedback-posibilitateak bete beharko dituzu, irudi, audio edota bideoak ere txerta daitezkeela ahaztu gabe.
Galdetegia erakargarriagoa egiteko, kontuan izan galdera mota asko erabil ditzakezula eta enuntziatuetan ere irudi, audio edota bideoak erabil ditzakezula. Galdera mota batzuetan elementuak hartu eta jaregin daitezke. Nabigazio eta galderen jokaerako posibilitateekin jolasteko aholkatzen dizut.
Zure helburua beste itxura grafikoa lortzea baldin bada, Genial.ly-ren antzekoa edo. H5P erabil dezakezu. H5P Moodle-ren azken bertsioetan integratuta dago, eta aurrekoetan gehigarri baten bidez erabil daiteke. Emaiezu begiratua galdetegi eta bideo interaktibo ereduoi, mesedez. Baliteke nahi duzunarekin bat etortzea.
Zure ikastaroan gurutzegramak, hitz-zopak, sugeak eta eskailerak, urkatuak edo sudokuak eskaini nahi badituzu, jolas modulu gehigarriari begiratua eman beharko zenioke.
Zorte on!