Eskerrik asko

Eskerrik asko

Andoni Tolosa -
Erantzun kopurua: 1

Epa, eskerrik asko H5P itzultzen aritu zareten guztioi. Hementxe nabil atzera eta aurrera harekin eta baliabide-sorta interesgarria jartzen digu eskura, diseinua arinduz, eta nabigazioa erraztuz. Benetan, sekulako baliabidea da. Bada horixe, etengabe erabiltzen ari naiz eguneratzen ari garen ikastaro zaharkitu batean eta uste dut, horrelakoak era ezan behar direla.

Puntuazioen batuketa: -
Andoni Tolosa(e)ri erantzunda

Re: Eskerrik asko

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia
Kaixo Andoni!

Eskerrik asko niri tokatzen zaidan alde txikitik, eta aukera aprobetxatzen dut Alex Gabilondo, Joxemi Andonegi eta modu batean edo bestean H5P euskaratzen lagundu duten guztiei.

Bide batez, H5P etengabe hobetzen eta osatzen ari den erreminta bat izanda euskaratze-lana ere horrelakoa behar du izan, beraz, norbait lan horretan laguntzeko prest badago esan dezala taldera ondo etorria izango da eta!

Ondo izan.