Euskaraketaren egoera (2019ko maiatza): Moodle 3.7 %100ean euskaraz

Euskaraketaren egoera (2019ko maiatza): Moodle 3.7 %100ean euskaraz

Iñigo Zendegi Urzelai -
Erantzun kopurua: 0
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo,

Atzo Moodle 3.7 bertsioa kaleratu zen (hemen xehetasunak) eta dagoeneko %100an euskaraz dago erabilgarri (ingelesaz gain Moodle 3.7 bertsioa 8 hizkuntzetan baino ezin daiteke erabili %100an), zorionak lan egin duzuen guztioi!

Plugin ez-estandarren datu-basea ere eguneratu dut, eta bestalde jakin ezazue MoodleNet proiektua aurrera doala ere, lehen faseko pilotua bukatu da eta laster sarbidea edonori irekitzeko asmoa dute (momentuz https://app.moodle.net soilik pilotuan parte hartu genuenok dugu sarbidea). MoodleNet ere %100 euskaraz dago (200 kate inguru dira momentuz).

MoodleNet

Ondo izan.

Puntuazioen batuketa: -