Baliagarria izan daitekelakoan

Baliagarria izan daitekelakoan

Andoni Tolosa -
Erantzun kopurua: 3

Beti bezala, barkatu, horrela, bat batean, agertzeagatik... (nabaria denez, nire parte hartzea hutsaren urrena da komunitate honetan).  Baina iruditu zait interesgarria izan daitekeela honen berri ematea.

Kontua da, hainbat urtetan Youtubeko kanal bat elikatu dugula eta bertan bildu ditugula, batez ere, Moodlen erabileraren gaineko hainbat tutorial, bai irakasleei zein ikasleei begira. Jakina, asko, ez dira aplikazio estandarrak, beraz, agian ez dira oso baliagarria komunitatearentzat, baina beste batzuk interesgarriak gerta daitezke (ez espero mirari handirik).

Denborarekin 300 bat bideo baino gehiago bildu dugu, nahiko modu "anarkikoan", horietako asko zaharkituta dauden arren, denak errepasatu eta, egun, erabilgarriak izan daitezkeen 120 bat identifikatu eta "katalogatu" ditugula. Horrela, erabat berritu dugu  kanala, eta iruditzen zait, orain, baliagarria izan daitekeela Moodlekin edo E-learning kontuetan dabilen edonorentzat.

Bost erreprodukzio-zerrenda sortu ditugu:

  • Moodle online ikasleentzat.
  • Moodle online tutoreentzat.
  • Gaitasun digitalak online ikasleentzat.
  • Gaitasun digitalak online tutoreentzat.
  • Gaitasun digitalak irakasleentzat.
Gure kanalean  dituzue guztiak:

Gainera, beharrak hala aginduta, elikatzen jarraitzeko asmoa dugu, beraz, bideo-tutorial bilduma hazten jarraituko du.

Espero dut inorentzat baliagarria gertatzea.


Puntuazioen batuketa: -
Andoni Tolosa(e)ri erantzunda

Er: Baliagarria izan daitekelakoan

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Eskerrik asko Andoni! Bene-benetan eskertzen dizut lan izugarri hori gureki partekatzea!

Sarritan besteren batek dagoeneko egina duena berriz ere egin beharrean ibilitzen gara,  eta pozgarria da guztion lanari etekina ateratzeko egiten diren saiakerak ere badirela ikustea. Eskerrik asko berriz ere!

Abel Camacho(e)ri erantzunda

Er: Baliagarria izan daitekelakoan

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Eskerrik asko, Andoni!

Erabat ados Abelek esandakoarekin, horrelako lanen berri izatea eskertzen da behin eta berriz gurpila asmatzen ibili behar ez izateko.

Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: Baliagarria izan daitekelakoan

Andoni Tolosa -

Beste alor askotan ezer gutxi aportatzen dugunez... zer gutxiago! Mila esker zuei egiten duzuen lanarengatik.