JazzQuiz modulua

JazzQuiz modulua

Juan Ezeiza -
Erantzun kopurua: 0
Itzultzaileak-ren irudia

Azken kurtsoan Aurrez aurreko galdetegia (Active Quiz) ikasleekin erabiliz emaitza onak lortu ditut. Hala ere, Moodle 3.2 bertsiotik modulu ezestandar hori eguneratu gabe dagoela ikusita, JazzQuiz izeneko antzeko modulu berri bat probatzea erabaki dut. Izena inprobisatzeko ahalmenetik datorkio. Moodle 3.5 bertsiorako eguneratuta dago eta, besteak beste, galdetegiaren saioa irekita izanda ere galdera berriak gehitzeko aukera ematen du.

Honez gero euskaratuta dago eta informazioa Moodle-ko plugin ezestandarrak euskaraz datubasean ikus daiteke.

Kurtso-hasieran ikasleekin probatuko dut. Bitartean norbait animatzen bada, ondo legoke bere esperientzia partekatzea.



Puntuazioen batuketa: -