Hizkuntza-arduradun berriak

Hizkuntza-arduradun berriak

Abel Camacho -
Erantzun kopurua: 3
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Aupa,

Gogoratuko duzuenez, kateak itzuli eta itzuli ibili gara aurreko asteotan eta neu ezinean ibili naiz guztiak aztertu eta onartu ahal izateko. Aurreko mezu batean komentatu nuen hori eta erabakia izan zen Iñigo eta Juan hizkuntza-arduradun ere izatea.

Atzo azkenean astia atera nuen Koen Roggemans-i idazteko eta horixe eskatu nion. Koen-ek berehala erantzun eta dagoeneko Juan eta Iñigo bazarete arduradun!

Beraz, bi kontu berri dituzue AMOSen: a) zuen ekarpenak zuzenean gehituko dira itzulpenean, besteren onarpenaren zain egon barik, eta b) besteren ekarpenak onartzeo eta aldatzeko baimena duzue.

Neuk ere jarraituko dut lan horretan, jakina, baina oso pozgarria da niretzat zuek ere hor zaudetela jakitea.

Eskerrik asko zuen prestutasunagatik!

Puntuazioen batuketa: -
Abel Camacho(e)ri erantzunda

Er: Hizkuntza-arduradun berriak

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Ados, Abel!

Aurreko batean hemen komentatu nuen moduan, lana banatzeko ideia ona iruditzen zait, baina arduradun nagusia zu izaten jarraitzea proposatuko nuke, hori nola egin argi ez daukadan arren (AMOSeko foroan ere horren inguruan idatzi nuen).

Bestalde, AMOSen euskaratzea amaitzen nabil bertan agertu zaizkidan aukera berriak hobeto ezagutzen joateko eta ardura berria estreinatzeko irribarrea

Ondo segi!

Abel Camacho(e)ri erantzunda

Er: Hizkuntza-arduradun berriak

Juan Ezeiza -
Itzultzaileak-ren irudia

Eskerrik asko, Abel. Ardura berria Lighbox Gallery moduluarekin estreinatu dut.

Dena ondo joan da, baina kateak bidaltzerakoan testu bat idazteko eskatu dit. Baldintza hori bete gabe, bidaltzerik ez nuenez, "Onartuta" idatzi eta bidali ahal izan dut. Zein da testu horren funtzioa? Edozer idatz al daiteke?

Ondo izan.

Juan Ezeiza(e)ri erantzunda

Er: Hizkuntza-arduradun berriak

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo Juan,

Nik ulertzen dudanaren arabera, testu horretan aldaketaren deskribapena egin behar da (laguntzaileek idazten duten ekarpenaren deskribapenaren ordezkoa).

Egia esan ez du askotarako balio, esango nuke soilik aldaketen erregistroan agertzen dela testu hori, ekarpenen zerrendan ez direlako agertzen arduradunak zuzenean egindako aldaketak.

Ondo izan.