Moodle euskaraz #mootes18 jardunaldietan

Moodle euskaraz #mootes18 jardunaldietan

Iñigo Zendegi Urzelai -
Erantzun kopurua: 7
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo,

Dagoeneko ofiziala da: ekainaren azken astean Bartzelonan ospatuko den #mootes18 jardunaldietan gure Moodle euskaraz komunitate honetan egiten dugun Moodle-ren meta-erabilera  aurkeztuko dut (hemen duzue programa osoa). Mondragon Unibertsitatearen izenean noa bertara, baina txapel hau ere badudanez proposamena aurkeztu nuen eta onartu egin dute.

Berez #mooteu17-an egindako aurkezpenean oinarritzeko asmoa daukat, baina leitmotiv-a "Moodle-ren erabilera irudimentsuak" da eta horretara egokitzeko azken urteotan erabili ditugun estrategia eta tresnak eta orain Moodle-n erabiltzen ditugunak aipatuko ditut. Pentsatuta daukat plugin ezestandarren datu-basea eta itzulpenerako datu-basea aipatzea, baita Josemi Andonegik bere garaian prestatutako itzulpen-memoriak ere.

Aurkezpena 7 minutukoa izango da eta beraz ezingo ditut nahi ditudan gauza guztiak aipatu, baina zuen ekarpenak ere jasotzea gustatuko litzaidake. Beraz, zuei aipatu beharreko zerbait bururatzen bazaizue mezu honi erantzutea eskertuko nizueke, denon artean komunitatearen aurkezpen polit bat egiteko.

Eskerrik asko eta ondo izan!

Puntuazioen batuketa: -
Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: Moodle euskaraz #mootes18 jardunaldietan

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Aupa Iñigo,

Oso ideia ona iruditzen zait! Oso ideia potenteak aipatu dituzul itzulpen-memoria, datu-baseak,... 

Horien aplikazio gisa edo, nik uste aztertzekoa izango litzatekeela orain arte bildu dugun corpusa nolatan baliatu litekeen, adibidez, hiztegi bat osatzeko (hainbat hizkuntzatakoa: en, eu, es, fr....), edo beste aplikazio batzuk itzultzen laguntzeko. Azken batean, bestelako software askoren itzulpena izugarri erraztu liteke guk orain arte sortu dugun corpusa modu azkar batean eskuragarri jarriz gero.

Bestalde, aldarrikapen txiki bat egiteko ere erabil liteke zure komunikazioa: AMOS ez dago diseinatuta itzultzaile baten ikuspuntutik, eta beraz,   bestelako itzulpen-plataforma batzuen ohikoak izaten diren tresnak ez ditugu eskura: glosategiak egiteko modua, oso antzekoak eta dagoeneko itzulita dauden itzulpen-segmentuak sujeritzea...

Ez dakit ba! Aztertzekoak izango dira horiek denak!

Animo eta aurrera!

Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: Moodle euskaraz #mootes18 jardunaldietan

Juan Ezeiza -
Itzultzaileak-ren irudia

Kaixo, Iñigo!

Abelekin ados nago. Oso ideia ona da. Pena da Bartzelonara joaterik ez izatea.

Zerbait gehitzekotan, aldarrikapenen atalean, AMOSen beste hizkuntza bat gida gisa hartzeko posibilitatearen falta sumatzen dut. Launchpad-en ezarpen horrek lana dezente errazten du, gaztelania, frantsesa edo ezagutzen duzun beste edozein hizkuntzak batzuetan itzulpen-zalantzak argitzen dizkizu-eta. AMOSen fitxa batean euskara eta beste batean beste hizkuntza bat irekiz gero, hurrengo orrira joatean nahasketak gertatzen dira. Agian badago beste modu bat, baina nik behintzat ez dut topatu.

Animo eta zorte on!


Juan Ezeiza(e)ri erantzunda

Er: Moodle euskaraz #mootes18 jardunaldietan

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Zuen ekarpenak kontuan hartuko ditut, eskerrik asko!

Ea ideiak antolatzen ditudan eta guztia hain denbora gutxian txukun azaltzen lortzen dudan, agian bueltatuko naiz hona berriz ere zuen iritzia eskatzera...

Ondo izan!

P.S.: Hitzaldiaren izenburua "Moodle AMOSek eskaintzen ez duen guztia nolabait egiteko erabiltzen dugu" izan zitekeen baina ez dut negarti bat iruditu nahi ere, kar kar kar

Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: Moodle euskaraz #mootes18 jardunaldietan

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo,

#mootes18-a pasadan astean izan zen, hemen uzten dizuet bertan erabili nuen aurkezpena:


Zuek esandako kontuak aipatu nituen, eta aurkezpena egitean denboraz ondo ibili nintzenez (eta bertan MoodleHQ-ko jende asko zegoela aprobetxatuta), AMOS plataformaren hobekuntza proposamen batzuk bota nituen, eta MoodleHQ-ko kide batek dagoeneko hobekuntza batzuk prestatzen ari direla esan zidan (baina zehazki zeintzuk diren ez zidan esan).


Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: Moodle euskaraz #mootes18 jardunaldietan

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Eskerrik asko, Iñigo!

Zer moduz joan zen dena? Gustura?

Ia AMOS hobetzeko lan horrek aurrera egiten duen eta laster dugun erabailgarrI!

Abel Camacho(e)ri erantzunda

Er: Moodle euskaraz #mootes18 jardunaldietan

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Bai, ni gustura geratu nintzen, di-da batean pasatu zitzaidan baina esan nahi nuena esan nuela uste dut.

Halere gerora izaten diren elkarrizketak izaten dira aberasgarrienak: katalanekin euren esperientziak kontatuz, Zaragozako unibertsitatekoek aragoieraz hitz egin zidaten, EHUko jendea ere handik zebilen eta itzulpenaren inguruan hitz egin genuen...

Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: Moodle euskaraz #mootes18 jardunaldietan

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Bai, horixe! Coffee time askozaz interesgarriago izaten da!

Pozten naiz gustura geratu bazinen eta eskerrik asko gure komunitatearn berri emateagatik!

Ondo segi