Kaixo!
Ikasturte hasieraren zurrunbiloak arnas hartzeko une bat utzi dit gaur uztaileko inkestaren emaitza begiratzeko, eta hau da emaitza:
1.- Hirurak ados gauden kasuak:
comma-separated --> komaz banatuta
URL --> URLa
essay --> entsegua leku guztietan, baita ikasgaia moduluan ere
2.- Juan eta Iñigo ados (Abelek erantzunik ez):
incorrect --> ezegoki
individual mode/wiki --> banakako modua/wikia
issuer --> emaile
3.- Desadostasunak
click: klik egin (2) edo egin klik (1) da zalantza.
leave blank: hutsik utzi (2) edo zuriz utzi (1) da zalantza.
recipient: jasotzaile (2) edo hartzailea (1) da zalantza
time / timestamp / date: denak une (1) edo time/timestamp --> une eta date --> data (1) da zalantza
capability eta konpetentzia: capability --> gaitasun eta competence --> konpetentzia (1) edo capability --> baimen eta competence --> konpetentzia (1) da zalantza
1.- eta 2.- ataletakoak zuzenean erabakitzat hartuko nituzke.
Desadostasunei dagokienez, nire helburua Moodle osoan terminologia bera erabiltzea da, eta kasu hauetan bata edo bestea aukeratu ez dut alde handirik ikusten, beraz nire proposamena hau da: berdinduta ez dauden kasuetan bozkatuena aukeratuko nuke, eta berdinduta daudenetan nik bozkatu ez nuena uztea proposatzen dizuet.
Hurrengo astean ezer esaten ez baduzue ados zaudetela ulertuko dut, eta tarte bat dudanean AMOSen egingo ditut aldaketak, ados?
Ondo izan.