Aupa,
Neuk ere ez dut oso garbi nola itzuli horiek guztiak, baina hala ere, nire iritzia emango dut behean:
Purpose (datuak zertarako erabiliko diren): helburua
Compliant (baldintzaren bat bete izana): adostasuna.
Consent (erabiltzaile batek bere datuak erabiltzeko baimena ematea): baimena
Data Protection Officer: Datuen Babeserako Ordezkaria
Retention period (datuak gordetzeko epea): gordetzeko epea
Data subject (datuaren jabea-edo): interesduna
Subject scope : erabilera-esparrua
- GDPR (General Data Protection Regulation): DBEO (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra). Euskaraz hemen dago testu osoa: http://www.avpd.euskadi.eus/contenidos/informacion/20161118/eu_def/adjuntos/RGPD-2016R0679_Articulado-es-eu.pdf
Horiek boteprontoan pentsatutakoak. Dena den, astia izanez gero, legea bera irakurri eta aztertu behar genuke kontrastatu ahal izateko. ia astia
ateratzen dudan!
Ondo segi