Plugin ezestandarrak: ikuspegi orokorra

Plugin ezestandarrak: ikuspegi orokorra

Abel Camacho -
Erantzun kopurua: 20
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Aupa,

Hemen saiatuko gara zerrendatzen estandarrak izan ez arren, euskal komunitateak erabiltzen dituen pluginak eta horregatik euskaratzea merezi dutenak.

Helburua da plugin horien ikuspegi orokor bat izatea, lehentasunak ezarri ahal izateko. Datozen egunotan eguneratuko dut zerrenda, han eta hemen itzulita daudenak hona ekarriz.

Blokeak

Moduluak 

Ikastaro-formatuak

  • Txostenak
  • Galdera-motak

    • Matrix: 34 kate ditu eta 1 itzuli gabe dago
    • Kprime:  39 kate ditu eta 39 daude itzuli gabe
    • Gapfill: 69 kate ditu eta 22 itzuli gabe daude

    Itxurak

    • Essential: 699 kate ditu eta 629 itzuli gabe
    • Adaptable: 940 kate ditu eta 876 kate daude itzuli gabe

    Plugin lokalak

    Plagio-gehigarriak

    • Turnitin: 158 kate ditu eta 79 itzuli gabe

    Galdetegi-txostenak

    Eskuragarritasun-gehigarriak

    Matrikulazio-gehigarriak

    Atto gehigarriak


    Puntuazioen batuketa: -
    Abel Camacho(e)ri erantzunda

    Er: Plugin ezestandarrak: ikuspegi orokorra

    Juan Ezeiza -
    Itzultzaileak-ren irudia

    Aupa!

    Kate ar eta emeak daudela dirudi, deskuidatzen zarenean kateak ugaltzen dira-eta. pentsakor

    Matrix galdera lehen Matrix/Kprime deitzen zen puntuatzeko moduarengatik. Oker ez banago, Kprime galderaren misterioa hortik dator.

    Eskerrik asko, Abel, zerrendagatik.

    Juan Ezeiza(e)ri erantzunda

    Er: Plugin ezestandarrak: ikuspegi orokorra

    Iñigo Zendegi Urzelai -
    Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

    Kaixo!

    Oso ideia ona iruditzen zait zerrenda txukun bat izatea.

    Aurrekoan AMOSen begira egon nintzanean zerrenda bat egin nuen (hemen dago), eta hori begiratuta eta nik apuntatuta neuzkanak ikusita zure zerrendan hurrengo hauek behintzat sartzea faltako litzateke:

    Blokeak

    Moduluak:

    Ikastaro-formatuak

    Plugin lokalak

    Plagio-gehigarriak

    Galdetegi-txostenak

    Itxurak

    Eskuragarritasun-gehigarriak

    Matrikulazio-gehigarriak

    Atto gehigarriak


    Edonola ere, zerrenda hau kudeatzeko akaso bestelako jarduera bat egokiagoa izan daiteke (datu-basea agian), zer uste duzue zuek?

    Ondo izan.

    P.S.: Hasierako zerrenda luzea iruditzen bazitzaizun, Juan, osatu arte asko ugalduko delakoan nago begi-keinua
    Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

    Er: Plugin ezestandarrak: ikuspegi orokorra

    Abel Camacho -
    Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

    Eskerrik asko Iñigo!

    Zerrenda osatu dut zuk esandakoekin eta jakin badakit oraidnik ere batzuk falta direla. Egindakoaren eta egin gabekoaren argazkia egiteko beharrezko da zerrenda hori, nire ustez. Dena den, arrazoi duzu agian datu-base bat egin behar genukeela horren kudeaketa egin ahal izateko (zeuk pakete estandarraren fitxategiekin egin duzun bezala).

    Ondo segi

    Abel Camacho(e)ri erantzunda

    Er: Plugin ezestandarrak: ikuspegi orokorra

    Iñigo Zendegi Urzelai -
    Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

    Kaixo!

    Nahi baduzue zerrenda osatu ondoren nik datu-base itxura emateko ardura hartu dezaket (izan Moodle-ko datu-base/wiki jarduera batean edo izan kalkulu-orri batean). Modu horretan, gehigarri bakoitzaren atributu esanguratsu gehiago sartzea errazagoa litzateke.

    Esaterako, Essential itxuran euskaratutako kate kopurua txikia dirudi, baina ikasle eta irakasleek ikusten duten guztia euskaraz dago, eta horrelako kasuetan interesgarria izan liteke "ikasle eta irakasleek ikusten dutena euskaraz dago" motako atributu bat izatea zenbakiez haratago gehigarriaren egoera kualitatiboa ezagutzeko.

    Ondo izan.

    Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

    Er: Plugin ezestandarrak: ikuspegi orokorra

    Abel Camacho -
    Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

    Primeran! Aste honetan saiatuko naiz zerrenda hori osatzen eta hori egindakoan, aipatzen dituzun aukeretako bat baliatuko dugu. Niri, printzipioz, berdin zait zein aukeratu... zeuk ikusi zein den zuretzat erosoena.

    Horrela, oso tresna baliagarria izango dugu itzuli beharrekoaren lehentasunak finkatzeko nahiz, zuk esan bezala, plugin horien egoera dokumentatzeko.

    Eskerrik asko eta ondo segi!

    Abel Camacho(e)ri erantzunda

    Er: Plugin ezestandarrak: ikuspegi orokorra

    Abel Camacho -
    Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

    Aupa,

    Pluginen bat geratuko da zerrendan gehitu gabe baina nik uste gehienak, edo behintzat erabilienak, jaso ditugula dagoeneko. Gerora osatu beharko da zerrenda baina aurrerapen galanta lortu dugu.

    Iñigo, orduan zuk eramango duzu zerrenda hau beste formatu batera? Neu ere laguntzeko prest nago, zeuk ikusi!

    Ondo segi


    Abel Camacho(e)ri erantzunda

    Er: Plugin ezestandarrak: ikuspegi orokorra

    Iñigo Zendegi Urzelai -
    Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

    Kaixo,

    Dagoeneko zerrendari Moodle-ko datu-base itxura eman diot, mezu honekin batera bidaltzen dizuet Moodle ikastaro honetara igotzeko prest.

    Abel: Nik ez dut edizio baimenik, igoko duzu zuk mesedez? Bestela emadazu edizio-baimena eta igoko dut nik, bale?

    Aurreko mezuan komentatzen nuen beste aukera batzuk ere badaudela, baina nire ustez hau izan daiteke hemen zerrena erakutsi eta mantentzeko modurik erosoena. Bururatu zaizkidan eremuak sartu dituz, baina formatu honetan etorkizunean eremu gehiago sartu nahi baditugu ez litzateke arazorik egongo.

    Ondo izan!

    Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

    Er: Plugin ezestandarrak: ikuspegi orokorra

    Abel Camacho -
    Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

    Aupa Iñigo,

    Nik ikastaro honetan irakasle rola dut esleituta eta ezin dizuet eman nirearen besteko rola, beheragokoa baizik: edizio baimenik gabeko irakaslea.  Heleni idatziko diot eskatzeko zuri ere irakasle rola emateko.

    Bitartean, ez dut lortu zure fitxategia behar bezala ikustea. Datu-basea sortu dut baina ez dit inportatzen uzten; fitxategi gisa igo dezaket baina ez da ikastaroan bertan ikusten behar bezala. Zer egin behar nuke konpontzeko?

    Ondo segi

    Abel Camacho(e)ri erantzunda

    Er: Plugin ezestandarrak: ikuspegi orokorra

    Iñigo Zendegi Urzelai -
    Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

    Kaixo Abel,

    Fitxategian dagoena datu-basearen segurtasun-kopia bat da, ez edukiena, ikastaroko Kudeaketa blokeko Berreskuratu atalean sartu eta bertan fitxategia igo ezazu eta prozesua amaitzean datu-base berri bat agertuko beharko litzateke.

    Ondo izan.

    Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

    Er: Plugin ezestandarrak: ikuspegi orokorra

    Abel Camacho -
    Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

    Joe! Ez nago ondo! Atsedena behar dut!  Ez naiz kontuartu ere egin horretaz.

    Barkatu! Listo dago!


    Abel Camacho(e)ri erantzunda

    Er: Plugin ezestandarrak: ikuspegi orokorra

    Iñigo Zendegi Urzelai -
    Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

    Ups, barkatu baina orain konturatu naiz datu-basearen egitura baino ez zegoela fitxategian!

    Mezu honekin batera doa berriz ere datu-basea, oraingoan datuak ere badituela, ea oraingoan...


    Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

    Er: Plugin ezestandarrak: ikuspegi orokorra

    Abel Camacho -
    Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

    Ez du sarrerarik ekartzen, bi aldiz saiatu naiz eta ez du egiten.

    Pentsatzen dut glosategia moduluaren antzera jokatuko duela datu-baseak ere: edukia aparte  esportatu/inportatu behar dira.

    Esporttatuko dituzu sarrerak, mesedez?


    Abel Camacho(e)ri erantzunda

    Er: Plugin ezestandarrak: ikuspegi orokorra

    Iñigo Zendegi Urzelai -
    Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

    Hara, nik proba batzuk egin ditut eta inportatu dizkit ba!

    Hemen doa datuen esportazioa, ea horrela lortzen dugun. Honekin nik probak egin ditudanean arazo batzuk izan ditut eta azkenean CSVa eskuz aldatu behar izan dut, beraz lehenengoan ez baduzu lortzen itxaron Helenek niri baimena eman arte eta egingo dut nik, bale?

    Ondo izan.

    Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

    Er: Plugin ezestandarrak: ikuspegi orokorra

    Abel Camacho -
    Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

    Buaaaa! Kostata baina lortu dugu!

    Hemen dago datu-basea: Moodle-ko gehigarri ezestandarrak euskaraz

    Eskerrik asko Iñigo eta barkatu endredoak!

    Abel Camacho(e)ri erantzunda

    Er: Plugin ezestandarrak: ikuspegi orokorra

    Iñigo Zendegi Urzelai -
    Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

    Primeran! Eta nik zuri eskatu behar dizut barkamena, gauzak hasieratik behar bezala ez bidaltzeagatik :-S

    Behin datuak bertan ditugula, pare bat gauza proposatuko nituzke datu-basea errazago ikusi eta editatu ahal izateko:

    • Editatzeari dagokionez: orain dagoen moduan ikasleek sarrera berriak sortu ditzakete baina soilik irakasleek dute sarrerak editatzeko aukera (alegia zuk, Abel). Zuri lana kentze aldera akaso datu-base horretan editatzeko baimena zabaldu genezake esaterako Juanek eta nik ere lagundu ahal izateko, zer iruditzen zaizu?
    • Ikusteari dagokionez: gehigarri guztien zerrenda osoa modu itxurosoan ikusi ahal izateko (zerrenda honen moduko zerbait adibidez) txantiloi berri bat sortu beharko genuke. Proba batzuk egingo ditut eta zerbait lortzen badut esango dizuet, bale?

    Ondo izan.

    Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

    Er: Plugin ezestandarrak: ikuspegi orokorra

    Iñigo Zendegi Urzelai -
    Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

    Kaixo,

    Dagoeneko ikastaro honetan irakasle-baimenak dituela aprobetxatuz (muahahaha!) gehigarrien datu-basean hainbat aldaketa egin ditut:

    - Zerrenda ikuspegiko txantiloia aldatu dut zerrendak taula itxura izan dezan eta ikuspegi orokorra izateko baliagarria izan dadin (horretarako soilik eremu garrantzitsuenak utzi ditut bertan ikusgai). Sarrerak banaka ikusita eremu guztiak egongo dira ikusgai.

    - Eremu pare bat gehiago sartu dizkiot taulari: arduraduna eta azkenezgoz berrikusia.

    - AMOSeko datuak hartuta gehigarri guztien datuak osatu ditut, eta nik euskaratutakoetan nire burua jarri dut arduradun gisa.

    - Ikastaroan Non-editing facilitator rola dutenei datu-baseko sarrerak idatzi eta editatzeko baimena eman diet, eta Juani rol hori ere eman diot, beraz une honetan Abel, Juan eta hirurok dugu datu-basea editatzeko baimena.

    Bota zuek begirada bat, osatu gabeko daturen bat badakizue sartu ezazue (arduraduna nor den dakizutenean, adibidez) eta aldatu edo hobetzeko moduko ezer topatuz gero esan, bale?

    Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

    Er: Plugin ezestandarrak: ikuspegi orokorra

    Abel Camacho -
    Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

    Eskerrik asko Iñigo! Kriston lana egin duzu, beti bezala. Asteon oso larri nabil denboraz baina nik uste hemendik aurrera horri heltzeko astia izango dudala.

    Esango dizuet




    Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

    Er: Plugin ezestandarrak: ikuspegi orokorra

    Juan Ezeiza -
    Itzultzaileak-ren irudia

    Eskerrik asko, Iñigo!

    Neu ere lanpetuta nabil, baina laster ekingo diot lanari berriro eta, horretarako, datu-basea primeran etorriko zaigu.

    Ondo segi.