Kaixo,
Juan Ezeiza jo eta ke ari da lanean plugin ezestandarren itzulpenean eta duela gutxi beste hainbat euskaratu ditu:
- Block analytics graphs: bloke
ezestandar honek ikastaroaz informazio ugari grafikoki ematen du
emaitzez, egindako klikez, sarbideez, erabiltzaile aktiboez, etab.
- Report roster: txosten hau xumea baina oso praktikoa da. Ikastaro batean
matrikulatuta dauden ikasle guztien argazkiak txosten inprimagarri
batean biltzen ditu.
- Report coursestats: txosten
gehigarri honek ikastaroen erabileraren ikuspegi orokorra ematen du.
Grafiko batean erabiltzen diren ikastaroen ehunekoa ematen du eta, beste
batean, ikastaro moten ehunekoak hiru multzotan banatuak (biltegi
soilak, foroa bakarrik dutenak eta jarduera-moduluak dituztenak). Hori
dena gune osorako edo kategoriaren arabera ikus daiteke.
Eskerrik asko Juan!