Block analytics graphs, report roster eta report coursestats euskaraz

Block analytics graphs, report roster eta report coursestats euskaraz

Abel Camacho -
Erantzun kopurua: 0
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Kaixo,

Juan Ezeiza jo eta ke ari da lanean plugin ezestandarren itzulpenean eta duela gutxi beste hainbat euskaratu ditu:

  • Block analytics graphs: bloke ezestandar honek ikastaroaz informazio ugari grafikoki ematen du emaitzez, egindako klikez, sarbideez, erabiltzaile aktiboez, etab.
  • Report roster: txosten hau xumea baina oso praktikoa da. Ikastaro batean matrikulatuta dauden ikasle guztien argazkiak txosten inprimagarri batean biltzen ditu.
  • Report coursestats: txosten gehigarri honek ikastaroen erabileraren ikuspegi orokorra ematen du. Grafiko batean erabiltzen diren ikastaroen ehunekoa ematen du eta, beste batean, ikastaro moten ehunekoak hiru multzotan banatuak (biltegi soilak, foroa bakarrik dutenak eta jarduera-moduluak dituztenak). Hori dena gune osorako edo kategoriaren arabera ikus daiteke.

Eskerrik asko Juan!


Puntuazioen batuketa: -