Euskaraketaren egoera (2017ko azaroa)

Euskaraketaren egoera (2017ko azaroa)

Iñigo Zendegi Urzelai -
Erantzun kopurua: 1
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo,

Moodle 3.4 bertsioa kaleratu eta astebetera bertsio estandarraren euskarazko bertsioaren egoera eguneratu dut, mezu honekin batera doa fitxategia.

Hauek dira egoeraren adierazle batzuk:

  • 3.3 bertsioaren lorpenari eutsiz, lehentasun maila altuko kate guztiak euskaraz daude (15271 kate)
  • Moodle estandarrean dauden 23865 katetik 21879 dago euskaraz (%91.6)

Bestalde, urriko #mooteu17 jardunaldiaren ostean Moodle euskaraz izateko helburuan kide gehiago inplikatu dira (ongi etorriak denak!) eta estandarrak ez diren gehigarrietan bultzada polita izan dugu.

AMOSen begira egon naiz eta hauek dira sostengua duten Moodle-ko bertsioetarako (3.1etik gorakoetarako) gaur egun (osorik edo partzialki) euskaraturik dauden gehigarriak (tamainaz esanguratsuenak bakarrik jarri ditut zerrenda laburtzeko):

  • activequiz
  • attendance
  • attendanceregister
  • bigbluebuttonbn
  • block_completion_progress
  • block_configurable_reports
  • block_dedication
  • block_learning_plan
  • block_mrbs
  • block_progress
  • block_simple_clock
  • block_sms
  • certificate
  • flashcard
  • format_topcoll
  • format_onetopic
  • game
  • geogebra
  • hotpot
  • jclic
  • journal
  • local_mail
  • local_moodlemobileapp
  • organizer
  • ouwiki
  • plagiarism_turnitin
  • poster
  • questionnaire
  • quizgame
  • quiz_cbmgrades
  • scheduler
  • stampcoll
  • theme_adaptable
  • theme_essential
  • turnitintooltwo

Katalogo txukuna da, eh? irribarrea

Aurrekoan Abelek esaten zuenarekin ados nago, nolabait euskarazko komunitatean gehien erabiltzen diren gehigarriak zeintzuk diren jakitea baliagarria izango litzateke indarrak horiek euskaratzean jarri ahal izateko.


Puntuazioen batuketa: -
Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: Euskaraketaren egoera (2017ko azaroa)

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Eskerrik asko informazioagatik, Iñigo! Datu horiek oso oso baliagarriak dira lana behar bezala planifikatu eta antolatu ahal izateko.

Horregatik komeniko litzateke plugin ezestandarren kasuan ere arreta non jarri behar dugun jakitea.

Saiakeratxo bat egingo dut ia informazioa lortzen dudan honen inguruan. Hezkuntza Sailaren plafaformetan, adibidez, badakit hainbat erabiltzen dituztela eta komentatu didatenez, itzuli gabe daude.

Ondo segi