Flashcard euskaraz

Flashcard euskaraz

Abel Camacho -
Erantzun kopurua: 0
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Aupa,

Juan Ezeizak gogotsu jarraitzen du eta oraingoan Flashcard izeneko modulu ezestandarra itzuli du (karta-jokoa izena ipini dio).  Moodle-ren 3.2 bertsiorako dago eskuragarri plugin hau eta dagoeneko AMOS atarian onartuta dago.


Modulu honek ikasleak trebatzen ditu edukien zerrendak azkar oroitzen. Edukiak testuak, irudiak edo soinuak izan daitezke. Leitner sistema osoa garatzen du oroimen-prozesuan laguntzeko. Ikasi beharreko bikoteak karta-multzoekin lotuta daude. Hasiera batean zailtzat jotzen dira. Irakasleak ikasketa-kurba erabaki dezake 2, 3 edo 4 multzotan banatua.

4 multzo aukeratuko dira definizio-kopurua handia bada. Ikasleak kartari erantzuten huts egiten badu, adieraziko du eta karta multzo berean geratuko da Erantzuna asmatu ezkero, horrela adierazi eta karta errazagotzat jotzen den bigarren multzora pasako da. Prozesua multzo guztiekin errepikatuko da karta guztiak azken multzora pasa arte. Multzoak berrabiaraz daitezke ikasleak jakin dezan gainbegiratu behar dituela. Karta zailak errazak baino sarriago berrabiarazten dira. Berrabiarazteko epea doitu daiteke.

Ikasle batek multzoak gainbegiratzen ez baditu, kartak automatikoki berrabiaraz daitezke multzo zailagotara pasaz.

Moduluak karten erabilera askea ere ahalbidetzen du. Pertsonalizazioa ere egin daiteke irakasleak ezarritako CSS eta irudiez.

Eskerrik asko Juan!


Puntuazioen batuketa: -