Social format

Social format

Abel Camacho -
Erantzun kopurua: 2
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Aupa,

Jaso berri dut Alex Gabilondoren mezua eta hauxe dio:

Moodle-n formatuak aztertzen aritu naiz eta formatu irekiarekin topo egin dut. Iruditzen zait "social format" eman diozuen itzulpena ez dela oso egokia. Izena ikusita ematen du formatu aldetik aukera zabala ematen duen formatua dela eta errealitatean aukera estuena duen formatua da. Ikusita beste hizkuntzetan eman dioten itzulpena agian "formatu soziala" edo "foro formatua" izango zen egokiagoa.

Egia esan, arrazoi osoa du Alexek, foro irekia ez baita batere itzulpen argia. Aspaldi itzuli genuen horrela eta geroztik ez dugu berriz ere aztertu.

Zein iruditzen zaizue itzulpen hobea, formatu soziala ala foro-formatua?

Abel


Puntuazioen batuketa: -
Abel Camacho(e)ri erantzunda

Er: Social format

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia
Kaixo,

Nik ez dut sekula formatu hori erabili eta ziuraski ez naiz pertsona egokiena iritzia emateko, baina bere ezaugarriak zeintzuk diren ikusita "foro-formatua"ren alde egingo nuke nik.

Ondo izan.