Euskaraketaren egoera (2016ko uztaila)

Euskaraketaren egoera (2016ko uztaila)

Iñigo Zendegi Urzelai -
Erantzun kopurua: 3
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo,

Moodle 3.1 kaleratu eta aste batzutara euskarazko bertsioaren egoera eguneratu dut, mezu honekin batera doa fitxategia.

Bestalde hona hemen beste datu batzuk:

  • Moodle 3.1 bertsioak dituen 22459 kateetatik 19962 daude euskaraz (%88,88) (ez dago batere gaizki aurreko bertsiotik ia 1000 kate berri agertu direla kontuan izanda!)
  • Lehentasun altukoak bezala markatutako 14383 kateen artean soilik 13640 daude euskaraz (%94,83)
  • Euskara 20. postuan agertzen da 110 hizkuntzetik gorako zerrendan.

Besterik gabe, ondo izan.

Puntuazioen batuketa: -
Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: Euskaraketaren egoera (2016ko uztaila)

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Eskerrik asko Iñigo!

Atzo egon nintzen pentsatzen ia beti bezala egingo ote zenuen laburpen hau! Eta beti bezala, zeu aurreratu!

Denon artean egindako lanaren emaitza da eta nik uste pozik egotekoa dela!

Eskerrik asko eta animo! Oraindik orain lana badugu eta!

Ondo segi!

Abel Camacho(e)ri erantzunda

Er: Euskaraketaren egoera (2016ko uztaila)

José Miguel Andonegi -

Kaixo:

Kateen orrazketa egin dut eta ez dut topatu arazor aipagarririk. Zorionak!

Hemen uzten dizuet itzulpen memoria:

Ondo segi!