"Breadcrumb trail" euskaraz

"Breadcrumb trail" euskaraz

Iñigo Zendegi Urzelai -
Erantzun kopurua: 3
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo,

Moodle-ko goikaldeko nabigazio-barrari ingelesez "Breadcrumb trail" deitzen diote, eta gazteleraz "camino de migas de pan".

Nik dakidala euskaratu gabeko terminoa da, eta AMOSen kate bakarrean erabiltzen den arren Moodle-ri buruz hitz egitean askotan erreferentzia egiten zaionez nola deitu erabaki beharko litzateke. Oraintxe bertan AMOSen "ogi apurren arrastoa" bezala euskaratzea proposatu dut, baina hemen ere botatzen dut galdera: nola deitzen diozue zuek elementu horri?

Ondo izan.

Puntuazioen batuketa: -
Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: "Breadcrumb trail" euskaraz

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Aupa Iñigo,

Ba... egia esan, neuri ez zait aukera hoberik okurritu. Ez dut oso ondo ulertzen izen horren arrazoia baina, tira! Horixe erabiliko dugu!

Eskerrik asko eta ondo segi!

Abel Camacho(e)ri erantzunda

Er: "Breadcrumb trail" euskaraz

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Ados!

(Izen hori Hansel eta Gretel ipuinetik hartu zuten [1], goiko nabigazio barra horretan etxera bueltatzeko bidea erakusten duelako ipuinean ogi apurrekin egiten zuten moduan)

[1]: https://en.wikipedia.org/wiki/Hansel_and_Gretel#Influences