"Collapsed Topics" ikastaro formatua

Er: "Collapsed Topics" ikastaro formatua

Iñigo Zendegi Urzelai -
Erantzun kopurua: 0
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo,

"Collapsed Topics"-en ordain hobea da zuk proposatzen duzun "Gai Batuak", bai.

Dena den, formatu honek gaiak batzeko aukera ematen du baina ez du hori egitea behartzen edo, beste modu baten esanda, gaiak batugarriak dira batuak baino gehiago, ezta?

Eta txismeari dagokionez (txisme ere deitu diezaiokegu mihia atera), ez dakit "batu/zabaldu" gisa ematea aukera onena den, kate askotan sustantibo gisa erabiltzen delako ("What to do with the toggles", "How much information about the toggles", "Reset the toggles",...) eta horrelakoak ematea zaila izango litzateke, baina beste batzuetan horrelakoak egin badituzue hemen ere egin daitekeela imaginatzen dut.

Milesker!