Euskarazko itzulpen memoria eguneratuta

Euskarazko itzulpen memoria eguneratuta

José Miguel Andonegi -
Erantzun kopurua: 7

Kaixo:

Eguneratu dut euskarazko itzulpen memoria. Bertan uzten dizuet, itzulpen lanetan lagungarria izango delakoan.

Hauxe da itzulpen memoria .tmx formatuan. Formatu hau da itzulpen tresna profesionalek erabiltzen dutena.

Aurreko fitxategia .ods formatora pasa dut kontsulta errazteko. Konbertsioan aldaketa txikiak egon direla uste dut (adibidez, desagertu dira " karaktere batzuk).

Oraingoan gauza berri ikasi dut ikasi dut: itzulpen memoriaren kalitate testa nola egin. Chekmate izeneko trenaren bitartez, "kate susmagarriak" bilatu daitezke. Adibidez, gorriz markatutako late honetan, "hau" hitza errepikatzen da. Kate horiek zuzentzen saiatuko naiz. Totalean 21.000 kate itzuli dira eta tresnak bakarrik markatu ditu 5 kate kolore gorriarekin.  

Kate susmagarria

Beste 1.300 kateetan, kolore laranja edo horia jarri du, baina kasu gehienetan alarma faltsua dela esango nuke. Adibidez, kasu honetan, jatorrizko eta Itzulitako testuak berdinak direla dio.

Alarma faltsua

Begiradatxo bat botako diet hauei, ea beste zeozer topatzen dudan.

Ondo segi!

Puntuazioen batuketa: -
José Miguel Andonegi(e)ri erantzunda

Er: Euskarazko itzulpen memoria eguneratuta

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Milesker Josemi!

Memoria oso lagungarria da euskaratze lana azkartzeko eta lanaren kalitatea hobetzeko, koherentzia mantentze aldera gehien bat, eta horretaz gain CheckMate delako software hori erabiliz arazoak topatzeko modu erraza badago primeran!

Memoria berri honek ze bertsioko kateak ditu, 2.8-koak?

Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Re: Er: Euskarazko itzulpen memoria eguneratuta

José Miguel Andonegi -

Kaixo Iñigo:

2.8 kin egin dut memoriaren eguneraketa eta analisia. Nahiago baduzue beste bertsio batekin egitea, lasai eskatu, ez baita lan handia. Adibidez, atzo sortu nuen gaztelaniako itzulpen memoria eta 5'-10'ko lana izan zela esango nuke.

Kalitate testak susmagarri markatzen ditu egoera jakin batzuk:

  • Errepikaktutako hitzak.
  • Sintaxi akatsak ({$a} eta antzekoak).
  • Luzeran desberdintasun handiegiak.
  • Ingeleseko testu berdina duten hitzak.
  • Soberan edo faltan daude espazioak.

Horrekin ez dugu koerentzia bermatuko, baina behitzat laguntzen du akats txiki batzuk topatzen. Portzierto: kalitate testak oso akats gutxi topatu ditu. Esate baterako, gaztelaniako paketean baino gutxiago. begi-keinua

Niretzat oso lagungarria izan da antzeko esmoldeak bilatzeko garaian. Horretarako testu editore batekin lan egiten dut (Notepad++) oso arina bai da bilaketak egiteko orduan.

Tartetxo bat dudanean, saiatuko naiz lortutako ods fitxategia zuzentzaile ortografiko batekin tratatze. Agian horrela beste motako akatsak topa ditzakegu.

José Miguel Andonegi(e)ri erantzunda

Er: Re: Er: Euskarazko itzulpen memoria eguneratuta

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo!

2.8-koa bada primeran! Aurrekoan 2.6-koarekin egin zenuen gaizki gogoratzen ez badut, eta ez nekien bertsio berdinarekin egina egongo zen edo berriarekin.

Nik ere Notepad++-ekin egiten ditut bilaketak tmx fitxategian, agian ez da modurik ortodoxoena baina erraza da fitxategiaren formatua ulertuz gero.

Iaz Google Translate-n tmx-a inportatu eta probak egiten aritu nintzen bilaketak web formulario batetan egiteko aukera ematen duelako (hemen zerbait komentatu nuen) baina ez dirudi zerbitzua ondo dabilen, memoria berria igotzen saiatu eta ez baitut lortu :-S

Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Re: Er: Re: Er: Euskarazko itzulpen memoria eguneratuta

José Miguel Andonegi -

Kaixo Iñigo:

Ni ere saiatu naiz Google Translate-ra igotzen, baina Internal Server Error eman dit eta ez dut lortu informazio geihago erroreari buruz. OmegaT-n, ordea, arazorik gabe erabili dut.

Google Translate Toolkit-arekin itzulpen motz bat egin ondoren, sortutako memoria jaitsi dut eta ikusi dut Rainbow-k sortutakoarekin antza handia zuela. Adibidez, "Breadcrumb trail" katea honela jartzen du hasiera eta bukaera ondo markatzeko:

<![CDATA[Breadcrumb trail]]>

Dena den, ezin izan dut inportatu ez bata ez bestea.

Tipo honi berdina gertatzen zitzaion, baino nahiko mezu zaharra da.

https://productforums.google.com/forum/#!topic/translator-toolkit-api/Fh_QUhiCQTk


José Miguel Andonegi(e)ri erantzunda

Re: Er: Re: Er: Euskarazko itzulpen memoria eguneratuta

José Miguel Andonegi -

Itzulpen memoria sortzeko prozesua, apur bat xelebrea izateaz gain, akats bat zuen: bi fitxategi desberdinetan id berdineko katea agertzen bazen ezin zituen bereiztu biak.

Beste itzultzaileekin hitz egiten, konturatu naiz askoz errazagoa dela .tmx fitxategia SQL kontsulten bitartez. Itzultzaileen foro nagusian dokumentatu dut eta bertan ari gara gai honi bueltak ematen.

Euskarazko itzulpen memoriari dagokionez, bigarren bertsio bat uzten dizuet. Aurrekoan detektu ez nituen arazo txiki batzuk detektatu ditut. Nik esango nuke aurrekoa baino hobeagoa dela baina ez ditut sakonea konparatu. Ingelesetik desberdinak diren kate kopurua 18031 atera zait. Hemen dago desglosea: https://moodle.org/pluginfile.php/385/mod_forum/post/1202584/kateak.ods

Ondo segi!

José Miguel Andonegi(e)ri erantzunda

Er: Euskarazko itzulpen memoria eguneratuta

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Eskerrik asko Joxemi! Uste dut martxa onean goazela eta guztion ekarpenekin lortuko dugula itzulpen ona!

Eskerrik asko berriz ere!

José Miguel Andonegi(e)ri erantzunda

Er: Euskarazko itzulpen memoria eguneratuta

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Aupa,

Bestalde, core_langconfig fitxategian neuk aldatu dut English_Australia.1252 katea eta zeuk esan bezala jarri dut: Basque_Spain.1252.

Ondo segi