Moodle.org zeharo berrituta!

Re: Moodle.org zeharo berrituta!

Itziar Kerexeta -
Erantzun kopurua: 0

Aupa euskaldun eta moodle lankideok!

Abel, Iñigo, Joxemi... zuek gabe zein moodle-a izango genuen? milesker itzulpenen lanak aurrera eramateagatik

Joxemi, eskerrik asko #mooteu14 hona ere ekartzeagatik, nahiko berria naizen aldetik euskal komunitatean ez dakit zein izan daitekeen egokiena, itzulpen tailerra edo, planteatzen duzun moduan, euskal topaketan horri buruz hitz egitea, denbora falta da oraindik... Jakingo duzuenez EDE Fundaziotik antolatzen gabiltza aurtengo moodlemoot-a, eta ekainaren 13an izango da, Bilbon. Twitter-en @mooteu14. Euskaldun komunitatearen partehartzea moot-aren proiektuaren xedea delakoan nago, ea hor egoten lortzen dugun hurbiltzen diren irakasle eta beste pertsonei euskal komunitatearen berri emateko

Harremanetan egongo gara, ondo ondo izan!

Itziar