Feedback and Choice, Inkesta eta Inkesta xumea

Feedback and Choice, Inkesta eta Inkesta xumea

Iñigo Zendegi Urzelai -
Erantzun kopurua: 8
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo,

modulename_help kateak euskaratzen nenbilela, lehendik buruhausteren bat eragin zidan kontu batekin topatu naiz berriz ere: mod_choice eta mod_feedback jardueren euskarazko izenekin.

Une honetan hau da jarduera horien izena:

                         EN               EU                      ES

mod_choice       Choice        Inkesta xumea   Consulta

mod_feedback   Feedback    Inkesta               Encuesta

Honek berez nahiko nahasmen eragiten duela uste dut, eta horregatik bi jarduera hauen euskarazko izenak beste modu batean ematea planteatzen dut, nahiz eta izen horiek emateko arrazoiak eta aldaketa honek izan dezakeen eragina jakin ez (barkatu atrebentzia).

Ingelesko bertsioarekiko hurbilago legokeen hau proposatzen dut:

                         EN               EU                      ES

mod_choice       Choice        Hautaketa           Consulta

mod_feedback   Feedback    Feedback            Encuesta

 

Ez dakit modurik onena nik proposatu dudan hori den, baina galdera bota nahi nuen behintzat zuen iritzia jakiteko irribarrea

Puntuazioen batuketa: -
Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: Feedback and Choice, Inkesta eta Inkesta xumea

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Aupa Iñigo,

Aspaldi batean ibili ginen horren kontura eztabaidan eta garai hartan erabaki hauek hartu genituen:

  • Choice: Inkesta xumea
  • Survey: Hausnarketa
  • Questionnaire: Galdeketa-inkesta (Questionnaire hitzarekin nolabait lotzeko baina inkestaren erreferentzia galdu gabe)
  • Feedback: Inkesta-feedback (konplexu hitzak ere beldurtu egiten du eta berez, modulu hau oso erraza da erabiltzen)

Hemen ikus dezakezue aipatutako eztabaida: Inkestak eta hausnarketak 

Egia da garai hartan feedback modulua ez zela estandarra. Gerora, Moodle 2.0tik aurrera, geuk aldatu genuen berriz ere eta erabaki genuen izena laburtzea. Honela geratu zen (hemen duzue orduko mezua):

  • Choice: Inkesta xumea
  • Feedback: Inkesta

Orain agian egokiago da zeuk planteatzen duzuna. Kontsulta hitza ere erabil liteke choice modulurako, ez dakit.

Aipatzen duzun bezala, modulu estandarren izenak aldatzeak ekar dezake nahastea baina hobea baderitzogu zerbaiti...

Ia besteren batek ematen digun iritzia eta denon artean adosten dugun!

Abel Camacho(e)ri erantzunda

Er: Feedback and Choice, Inkesta eta Inkesta xumea

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo,

Milesker Abel, bere garaian hartutako erabakiaren arrazoiak ez nituen ezagutzen, eztabaida horiek irakurrita argiago geratzen zait zein zen orduko egoera.

Nire planteamentuan ez ditut survey eta questionnaire aipatu kontua gehiago ez nahastearren, baina egia da bi horiek ere antzekoak direla. Are gehiago, modulua oso desberdina izan arren Galdetegia (quiz) ere izenagatik hauekin nahasteko modukoa izan daiteke.

Aurreko taula eguneratuz, hau litzateke argazkia:

                                  EN                    EU Gaur                   EU Proposamenak          ES

mod_choice               Choice              Inkesta xumea         Hautaketa / Kontsulta   Consulta

mod_feedback           Feedback          Inkesta                    Inkesta / Feedback        Encuesta

mod_survey               Survey              Hausnarketa            Hausnarketa                   Encuesta predefinida

mod_questionnaire    Questionnaire  Galdeketa-inkesta    Galdeketa-inkesta          ¿?

mod_quiz                  Quiz                 Galdetegia               Galdetegia                      Cuestionario

 

Nik, aukera gehiago ez badaude, kontsulta eta feedback-en alde bozkatuko nuke.

Edozein kasutan, nire proposamena ez zen hainbeste izen batzuk edo beste batzuk erabiltzea (horretan zuek gehiago dakizue) euren artean ondo desberdinduko dituzten izenak erabiltzea baizik, ahal den neurrian hitz berdinak edo berdintsuak modulu ezberdinetan erabiltzea saihestuz.

Ondo izan.

P.S.: Edozein kasutan, NIA (Nire Iritzi Apalean, IMHO) jatorrizko arazoa hainbeste modulu berdintsu egotea da, eta hori da nahasmen gehien sortzen duena, baina horretan guk ezin dugu gehiegi egin...

Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Re: Er: Feedback and Choice, Inkesta eta Inkesta xumea

Itziar Kerexeta -

Aditu horiek,

Iñigok proposatzen duenarekin bat nator, lankideekin komentatu ostean argiago, ulergarria, eta erabilera laguntzen dituen esanahiak kontsulta eta feedback iruditu zaizkigu. 

Mila esker eztabaida zabalean egiteagatik, interesgarria izan da honen inguruan hausnartzea eta komunitatetik hurbil sentitzea. 

Ondo izan!

Itziar

Itziar Kerexeta(e)ri erantzunda

Er: Re: Er: Feedback and Choice, Inkesta eta Inkesta xumea

Pedro Lonbide -

Kaixo denoi.

Luze eta sakon aztertu ondoren kontsulta eta inkesta proposatuko nuke nik. 

"Kontsulta"rekin ez dut uste arazorik dagoenik eta denok bat etorriko garelakoan nago.

"Feedback" berriz ez zait egokia iruditzen eta inkestak egiteko tresna batez ari garela, "inkesta" izango litzateke egokia, nire ustez. "Feedback"-a inpunt baten erantzunerako gordeta dagoela kontuan hartu behar da eta askotan erabiltzen dela galdetegia bezalako hainbat modulutan. 

Horrela bi izen identifikagarri eta ulergarri izango genituzke, euskarazkoak eta beste elementu batzuekin nahastuko ez direnak.

Ondo izan,

Pedro Lonbide(e)ri erantzunda

Er: Re: Er: Feedback and Choice, Inkesta eta Inkesta xumea

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo,

Erabakia hartzeko baliagarria izan daitekeen informazioa topatu dut: Moodle-n ibilbide orrian Survey, Questionnaire eta Feedback moduluak batzeko lanetan daudela irakurri dut (MDL-36350). Badirudi nire aurreko mezuko P.S.-a irakurri dutela irribarrea

Oraindik etorkizunerako ildo bat besterik ez da (udaratik ez da aurrerapenik egon eta ez dirudi 2.7 bertsiorako eginda egongo denik), baina kontuan hartu beharreko aldaketa bat izan daiteke.

Ondo izan.

 

Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: Re: Er: Feedback and Choice, Inkesta eta Inkesta xumea

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Hiru modulu horiek batzen dituzten bitartean eta, beraz, Iñigori kaso egin bitartean, lanerako erabaki bat hartu behar dugu.

Beraz, Choice Kontsulta eta Feedback Inkesta geratuko da hemendik aurrera. Luze joan da erabaki honen inguruko eztabaida baina interesgarri iruditu zaigu denon artean egindako hausnarketa hau.

Uste dugu lehenengo aldiz aritu garela sei lagunetik gora gai baten inguruan eztabaidan eta aurrerantzean lor daitekeenaren seinaletzat hartu nahi dugu.

Geu arduratuko gara modulu-izen berriak eguneratzen AMOSen.

Tira, bada, eskerrik asko guztioi eta segi dezagun lanean!

Abel Camacho(e)ri erantzunda

Er: Re: Er: Feedback and Choice, Inkesta eta Inkesta xumea

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Ederto!

Milesker berriz ere Abel eta Pedro egiten duzuen lanagatik!