Mahara 1.7 bertsioaren kate guztiak euskaratuta

Mahara 1.7 bertsioaren kate guztiak euskaratuta

Juan Ezeiza -
Erantzun kopurua: 5
Itzultzaileak-ren irudia

Honez gero, Mahara 1.7 bertsioaren kate guztiak euskaraz daude. Orain berrikuspen lanari ekin beharko diogu, akatsak bilatu eta zuzentzeko.

Hizkuntza-paketea hemendik jaits daiteke: http://langpacks.mahara.org/

Euskararen pakete berria instalatzeko, "langpacks" direktorioko "eu.utf8" karpetaren edukia ezabatu eta itzulpen berriarekin ordeztu behar da, besterik ez.

Puntuazioen batuketa: -
Juan Ezeiza(e)ri erantzunda

Er: Mahara 1.7 bertsioaren kate guztiak euskaratuta

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Eskerrik asko, Juan!

Jo ta ke lanean, hori da hori!

Abel Camacho(e)ri erantzunda

Re: Er: Mahara 1.7 bertsioaren kate guztiak euskaratuta

José Miguel Andonegi -

Zorionak Juan eta mila esker!

Moodleek eta Maharak TinyMCE editorea erabiltzen dute. Sergio Peña-ren lanari esker, editore honen azken bertsioa euskaratua dago: https://www.transifex.com/projects/p/tinymce/language/eu/

Editorea eguneratu behar denean, kontuan izan lan hori egina dagoela.

Ondo segi!

 

Abel Camacho(e)ri erantzunda

Er: Mahara 1.7 bertsioaren kate guztiak euskaratuta

Juan Ezeiza -
Itzultzaileak-ren irudia

Georgie Dann ez da udan lan egiten duen bakarra barrea

Bide batez, gauzatxo bat galdetu nahi nizun, Abel. Saiakera gisa, AMOSen Jolas moduluan falta ziren 21 kateak euskaratu nituen, baina atzo sartu eta berriro ere itzuli gabe zeuden. Zerbait gaizki egin dut ala arduradunok oniritzia eman behar duzue?

Mila esker ere Josemiri, TinyMCE editorearen euskararen azken bertsioa instalatuko dut.

Ongi izan.

Juan Ezeiza(e)ri erantzunda

Re: Er: Mahara 1.7 bertsioaren kate guztiak euskaratuta

José Miguel Andonegi -

Kaixo Juan:

Oker ez banabil, Moodlek eta Maharak oraindik TinyMCE3 erabiltzen dute. TinyMCE4ra pasatzen direnean egin beharko da kateen eguneraketa.

Ondo segi!

Juan Ezeiza(e)ri erantzunda

Er: Mahara 1.7 bertsioaren kate guztiak euskaratuta

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Bai, egia! Game moduluan hainbat kate daude itzuli gabe. Dena den, niri ez zait abisurik ailegatu sistematik. Bestetan, inork ekarpenen bat egiten badu, sistemak bidaltzen dit abisua egindako itzulpen horri pasea emateko ala ez.

Badaezpadan, hona hemen egin beharreko bidea

  • AMOS plataformara joan > itzulpena egin > nabigazioa > amos > stage
  • Baieztatu zain dauden kateak > Commit message idatzi (kate berriak edo antzekoa ipini bertan) > commit and unstage all > onartu

Arazorik edo baduzu, abisatu mesedez.