TinyMCEren euskaraketa

TinyMCEren euskaraketa

José Miguel Andonegi -
Erantzun kopurua: 2

Kaixo:

TinyMCE editorea, Moodle eta beste proiektuetan erabiltzen da, besteak beste, eXeLearning. Hemen topatu ditzakezue proiektuaren hizkuntza paketeak.

Jatorrizko hizkuntza kateak euskaratzeko asmotan gabiltza eta jakin nahiko genuke ea hemengo norbait horretan lanean ibili den, irizpideak adosteko eta Moodle-en eragina izan dezaketen kontu batzuk finkatzeko.

Ondo segi!

Puntuazioen batuketa: -
José Miguel Andonegi(e)ri erantzunda

Er: TinyMCEren euskaraketa

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Aupa Joxemi,

Geuk Moodle-rako hizkuntza-paketearen barruko editor_tinymce.php fitxategia itzuli dugu. Nire ustez, onena litzateke nork bere aplikaziorakoa itzuli beharrean, editorearen itzulpen ofiziala hobetzea eta hori guztietan erabili ahal izatea.

Geu horretan laguntzeko prest gaude.

Abel Camacho(e)ri erantzunda

Re: Er: TinyMCEren euskaraketa

José Miguel Andonegi -

Primeran Abel. Ondo baderitzozu, editor_tinymce.php fitxategian oinarrituz, Tiny webguneko hutsuneak eta akatsak zuzenduko ditut.

Daduarik izanez gero, foro honetan plazaratuko ditut.

Ondo segi!