eXeLearning tresnaren bertsio berriak bidean.

eXeLearning tresnaren bertsio berriak bidean.

José Miguel Andonegi -
Erantzun kopurua: 0

Kaixo:

Badakit hau Moodle buruzko foroa dela, baina software askea euskaraz erabiltzen dugunon interesekoa izan daitekeela iruditu zait.

Gaur jakin dudanez datorren astean argitaratuko da eXeLearning tresnaren 6.3 bertsioa. Bertsio honetan bug  batzuk zuzenduko dira, eta agian funtzionalitate txikiren bat sartuko da.

Norbaitek hobekuntzaren bat proposatu nahi badu euskarazko bertsioan, orain da momentu egokia. Proposamenak eXeLearning webguneko atal honetan egin ditzakezue:

http://exelearning.net/forums/topic/euskarazko-bertsioan-hobekuntzak-proposatu-nahi/

Azaroaren bukaeran edo abenduaren hasieran, 7. bertsioa argitaratuko da. Bertsio honek aldaketa handi bat ekarriko du: zure ohiko nabitzailearekin lan egin ahal izatea. Garatzailea bazara eta saltseatu nahi baduzu, bideo honek azaltzen du nola jolastu dezakezun garapen prozesuan dagoen bertsio berri horrekin:

Ondo segi! irribarrea

Puntuazioen batuketa: -