Glosategia ala glosarioa?

Glosategia ala glosarioa?

José Miguel Andonegi -
Erantzun kopurua: 6

Agian kontu hau eztabaidatua dago eta lekuz kanpoko galdera da, baina dena den, hor doa:

Kate batzuk errebisatzen, ikusi dut glosategia hitza aukeratu dela, baina kontsultatu dut bi hiztegitan (Elhuyar eta Euskalterm) eta glosarioa agertzen da.


Komenigarria litzateke aldaketa hau aplikatzea? Kateak aldatu behar badira, nola lagundu dezaket?


Ondo segi! irribarrea

Puntuazioen batuketa: -
José Miguel Andonegi(e)ri erantzunda

Re: Glosategia ala glosarioa?

José Miguel Andonegi -

Neure buruari erantzuten... glosategia = tresna eta glosarioa tresnak sortutako emaitza?

Hala bada, ikastaroan sortu behar dugun menu batean, "glosarioa" jarriko dut ikasleak ikasgaiaren terminologia "ofiziala" kontsultatu dezan baina tresna glosategia da.

José Miguel Andonegi(e)ri erantzunda

Er: Re: Glosategia ala glosarioa?

Gorka Azk -

epa José Miguel,

igaro dira urte batzuk hari hau zabaldu zenuenetik eta badirudi aspaldi honetan Euskaltzaindiak 'glosario' hitza hobetsi duela eta 'glosategi' hitza baztertu.

Ez dirudi 'glosategi = tresna / glosarioa tresnak sortutako emaitza' bereizketa hori beharrezkotzat jo dutenik.

Moodle euskaraz jarri duzuenok baduzue *glosategi > glosario aldaketa egiteko bot bat edo sistema automatikoren bat?

Baldin baduzue, nik ordezkapena egingo nuke.

Gorka Azk(e)ri erantzunda

Er: Re: Glosategia ala glosarioa?

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo Gorka,

Azken boladan ortografia zuzentzaileak glosategi hitza oker bezala markatzen dit, orain badakit zergatik den, eskerrik asko! Arrazoia hori dela jakinda, ni ere ordezkapena egitearen alde nago.

Eta, ez, Moodle-ko itzultzailean ez dago horrelako ordezkapenak egiten dituen bot-ik, baina 87 katetan baino ez da agertzen eta ordezkapena eskuz egiteak ez du denbora asko eramango, kontrako iritzirik ez badago arduratuko naiz ni ordezkapena egiteaz.

Ondo izan!


Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Er: Re: Er: Re: Glosategia ala glosarioa?

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia
Kaixo,

Inork desadostasuna adierazi ez duenez glosategi --> glosario ordezkapena egin berri dut.

Ondo izan.
Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Re: Er: Re: Er: Re: Glosategia ala glosarioa?

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia
Aupa Iñigo,

Barkatu lehenago ez erantzuteagatik! Boladan nahi eta ezinean nabil, denera ailegatzeko zailtsunekin!

Neu ere ados, jakina!

Eskerrik horiek guztiak eguneratzeagtik! Ia bolada hau azkar pasatzen den eta berriz ere zentratzen naizen honetan.

ondo ondo segi
José Miguel Andonegi(e)ri erantzunda

Er: Glosategia ala glosarioa?

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Aupa Joxemi,

Bada, egia esan, arazo hori bera izan genuen aspaldi quiz moduluaren itzulpenarekin. Izatez, galdetegi hitza ez da euskaraz erabiltzekoa. Galde-sorta eta antzekoak dira gomendagarriak. Glosategiaren kasuan bezalaxe, -tegi atzizkiaren alde egin genuen hezkuntzan zeukan zabalkundea ikusita.


Hala ere, orain une egokia izan daiteke orduan hartutako erabaki horiek berrikusteko.