Moodle Euskaraz: etorkizuna erabaki beharra

Moodle Euskaraz: etorkizuna erabaki beharra

Abel Camacho -
Erantzun kopurua: 8
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Kaixo guztioi,

Aspalditik dakigu Moodle Euskaraz komunitate hau ez dela inondik ere izan orain urte batzuk irudikatu genuena bezalakoxea: petsona gutxi izena emanda, eztabaida gutxi...

Hasiera batean Moodle-ren itzulpena bultzatzeko eta koordinatzeko gune gisa atondu genuen eta gerora Moodle euskaraz erabiltzen dugunon arteko lankidetzarako espazio gisa.

Kontu nabaria da gune honek ez dituela helburu horiek bete eta azken urte hauetan mezu bakarren batzuk salbu, apenas izan duen mugimendurik.

Hori horrela, atzo jaso genuen Helen Foster-en mezua. Behean kopiatu dizuet eta ikusiko duzuenez, komunitate hau mantendu behar ote dugun galdetzen digu: oso partaide gutxi gara eta azken hilabeteotan 6 mezu baino ez dira argitaratu.

Dear Abel,

I hope all is well with you.

I am reviewing all the courses on moodle.org and closing any which are no longer needed. I notice that Moodle Euskaraz has very few participants and only 6 forum posts in the last 3 months. Would you like the course to be closed, or do you think there is value in keeping it open?

Kind regards,
Helen

Aukeran dugu komunitate hau itxi ala ez. Neuk, egia esan, ez dakit zein den egin beharrekoa.

Puntuazioen batuketa: -
Abel Camacho(e)ri erantzunda

Er: Moodle Euskaraz: etorkizuna erabaki beharra

Ainhoa Ezeiza -

Kaixo Abel:

Foro hau ixtea arraroa izango litzateke, kontuan hartuta komunitate egonkorra dugula Moodlemoot Euskadietan. Baina egia da guneari ez diogula etekin handirik ateratzen eta konturatzerako, desmatrikulatuta gaude jarduera faltagatik. Neu oraintxe konturatu naiz dagoeneko ez nengoela matrikulatuta eta Twitter bidez izan dut galderaren berri.


Beharbada, Moodle Euskaraz mantendu nahi badugu, Moodlemoot Euskadi jardunaldietako informazioaren parte bat hona ekarri behar dugu. Adibidez, ekoizpenak hemen artxiba ditzakegu eta estekatu, eta gune tekniko izatetik euskarazko esperientziak biltzeko gunea izan daiteke, eta Moodlemoot-etan horren berri eman.

Ez dakit, konektatu beharko genituzke bi ildoak, moodle.org eta moodlemoot, baina hori lana da. Niri ez zait axola informazioa hona ekartzea, baina ez dut latarik ere eman nahi eta ixtea egokiago ikusten bada, ados.

Nola ikusten duzu proposamena?

Ainhoa

Ainhoa Ezeiza(e)ri erantzunda

Er: Moodle Euskaraz: etorkizuna erabaki beharra

Pedro Lonbide -

Nik uste dut mantendu egin beharko genukeela; itxuragatik, besterik ez bada ere. Baina itxuraz gain, uste dut badagoela bestelako arrazorik mantentzeko, jakina. "Masa kritikoa" badugu, horiekin "komunitatea" osatzea da falta duguna eta ez dugu horretan asmatzen. 

Oso ondo iruditzen zait Ainhoaren proposamena. Nik bestalde, Moodle erabiltzaileei "bonbardaketa" egitea ere proposatzen dut. Halako kanpaina bat eratu: "Izan Moodle-kide". Hainbat eta hainbat euskaltegitan erabiltzen da Moodle. Gutako bakoitzak hezkuntza arlo bat hartu eta horretan ezagutzen ditugunei mezua bidali parte hartzera gonbidatuz, beren esperientziak kontatzera animatu, beren kezkak plazaratzera...

Ez dakit, ea beste norbaitek zer irizten dion!

Pedro

Pedro Lonbide(e)ri erantzunda

Er: Moodle Euskaraz: etorkizuna erabaki beharra

Iñigo Zendegi Urzelai -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia Moodlezale bereziki lagunkoia-ren irudia

Kaixo,

Ni gunea mantentzearen aldekoa naiz. Egia da ez dagoela ageriko aktibitate gehiegi, baina Moodle-ekin hasten dabilenarentzat leku egokia da komunitatearen berri izateko ( moodle.org barruan egonda erraz heldu zaitezke honaino Interneten bilatuz gero), eta pena litzateke bisibilitate hori galtzea.

Pedrok dioen bezala, Helen-en mezu hau akuilutzat hartu eta komunitateko jendea hona erakarri eta aktibitatea handiagotzeko ahalegin berezi bat egin dezakegu, jada Moodle-en inguruan mugitzen den jendea parte hartzera animatuz, Ainhoak dioen bezala Moot-etako edukiak hemendik estekatuz, etabar.

Esan duzuen bezala, komunitatea egon badago, komunitate hori hona ere ekartzea litzateke helburua.

Iñigo.

P.S.: Ni hona helduberria naiz eta nireak ez du zuenak beste pisurik, baina nire iritzia bota dut begi-keinua.

Iñigo Zendegi Urzelai(e)ri erantzunda

Re: Er: Moodle Euskaraz: etorkizuna erabaki beharra

José Miguel Andonegi -

Nire boza mantentzearen alde eta guztiz ados egindako proposamenekin.
Nire aldetik, saiatuko naiz komunitatearen dibulgazioa egiten LH munduan eta oso egokia iruditzen zait proposatutako kanpaina zabaltzea.

Ildo horretan, egokia litzateke itzulpena mantendu ahal izateko bideak aztertzea, Pedro eta Abel-en lana errazteko.

Hona hemen ideia zaparrada bat hasteko ideia/xelebrekeri batzuk irribarrea

  • Erabiltzaile "normal" euskarazko kate batean hobekuntza proposamen bat egin nahi badu, database bat sortu dezakegu horren berri modu ordenatuan eman ahal izateko.
  • Aplikazioen euskaraketan dabilen jendearen artean, dibulgazio kanpaina bat egin dezakegu (adib. Librezale)
  • Kateen itzulpena modu sistematiko batean egin nahi duenari, pista tekniko batzuk eman (oker ez banabil, AMOS sistemarekin egin behar da)
  • Diru laguntzak bilatzea interesgarria izan daiteke?
  • Moodle erabiltzen duten erakunde publikoen arduradunekin bileratxoak egin euskaraketan nola lagundu dezaketen aztertzeko (teknikari bat horretan lanean jarri, ...)
  • Besterik?

Ondo segi! irribarrea

Abel Camacho(e)ri erantzunda

Re: Moodle Euskaraz: etorkizuna erabaki beharra

Josu Orbe -

Aupa,

Neu be "desmatrikulatuta" egon naz triste

Uste dut dena esanda dagoela. Ni ere mantentzearen aldekoa naiz. Egia da agian "saltsa" falta zaigula baina mantendu behar dugu.

Agian hurrengo MootEuskadin saio bat antolatu beharko zen honi buruz.

Ondo izan

Abel Camacho(e)ri erantzunda

Er: Moodle Euskaraz: etorkizuna erabaki beharra

Juan Ezeiza -
Itzultzaileak-ren irudia

Printzipioz, Moodle Euskaraz komunitateak egon behar duela uste dut. Hala ere, kideok parte hartzen ez badugu, lanean ari diren gutxi horiei lagundu baino buruhauste gehiago ematen diegu, itzulpenak egiteaz gain loakartutako foroa mantendu behar baitute.

Nik bi gauza egingo nituzke:

  • Moodle Euskaraz oraingoz mantendu.
  • Josuk dioenari helduz, datorren MoodleMoot Euskadin komunitate euskaldunari deialdia egin eta, aurrez aurre, itsasontziarekin zer egin dezakegun aztertu. Bertan, hemen botatako ideiak eta beste batzuk baloratzeko aukera izango genuke.

Kapitain oso onak dauzkagu, baina mariñelak falta zaizkigu (eta kritikan nire burua ere sartzen dut).

Abel Camacho(e)ri erantzunda

Er: Moodle Euskaraz: etorkizuna erabaki beharra

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Badirudi foro honek jarraipena izan behar duela, beraz. Dezente izan dira jaso diren ideiak eta horien inguruan saiatuko garela adieraziko diogu Helen-i.

Bestalde, aipatutako ideia horiei tiraka, agian Moodle euskaraz erabiltzen ari direnen zentsoa egitea ez legoke gaizki. Helburua, foro hau benetan erabilgarri izan dezaketenen berri izatea da eta parte hartzeko gonbitea luzatzea. Izan ere, kontuan hartu Juanek esan duen bezala, guk ezin diogula nahi besteko arreta eskaini eta denon lana izango dela "berpizte"-saiakera hau.

MoodleMoot-eko materialak eta berriak ekartzea ere ez da lan handiegia eta agian ekitaldi bakoitzeko arduradunek har dezakete bere gain lan hori.

Abel Camacho(e)ri erantzunda

Er: Moodle Euskaraz: etorkizuna erabaki beharra

Ainhoa Ezeiza -

2013ko Moodlemoot Euskadiko antolatzaileei proposatuko zaie gune honen etorkizunaz mintzatzeko tartea. Arduratuko naiz proposamena helarazteaz.

Orain arteko Moodlemoot Euskadi guztietako materialak ez daude eskuragarri, baina aurten bildu ditugu aurreko Moodlemoot Euskadietako estekak (Moodlemoot Spain 2011ren antolaketaren eskarmentutik ikasita): http://mooteu12.moodlemoot.net/

Lehen Moodlemoot-eko materialak ez daude sarean (DVD bat egin zen), baina 2008koak hemen daude: http://www.mondragon.edu/mooteuskadi08/papers.php

Moodlemoot 2009koak (http://mooteuskadi09.deusto.es/) ez ditut argitaratuta ikusten baina slideshare-n kontu bat zabaldu zen: http://www.slideshare.net/euskalmoot/

Moodlemoot 2010eko materialak ez ditut aurkitu (beharbada Joxemik jakingo du zerbait).

Moodlemoot 2011n soilik laburpenak aurkitu ditut argitaratuak, hemen: http://www.ikasten.ikasbil.net/mod/resource/view.php?id=918351

Moodlemoot 2012ko hainbat materiak eta ikastaro dago eskuragarri, hemen: http://mooteu12.moodlemoot.net/

Nola egin daiteke trasbase hori hemen ere gordetzeko? Adibidez, euskarazko materialak pasatzeko hona? Ez da eduki asko ere, baina mooteu-etatik honako bideaz hitz egin beharko genuke (agian mooteu13ko saiorako utz dezakegu eztabaida teknikoa).

Prest nago behar den horretan laguntzeko. Esango duzue nola ikusten duzuen bideragarri laguntza hori, enbarazu ez izateko begi-keinua

Ondo ibili!

Ainhoa