Zuzentzaile ortografikoa euskaraz jartzerik al dago?

Zuzentzaile ortografikoa euskaraz jartzerik al dago?

José Miguel Andonegi -
Erantzun kopurua: 0

Kaixo:

Moodle2.x TinyMCE editorearekin lan egiten duenez, editore honek eskainitako zuzentzaile ortografikoa euskaraz jartzen saiatzen ari naiz.

Ikusi dut hiru zuzentzaile erabili daitezkeela: GoogleSpell, PSpell eta PSpellShell.  Defektuz Google Spell erabiltzen du baina zoritxarrez, zerbitzu hau ez dago euskaraz.

PSpell erabiltzeko, Aspell instalatu behar da (ikusi dokumentazioa). Aspell instalatu dut, baina itxura denez, ez dago euskarazko hiztegirik (ikusi hiztegi zerrenda).

Euskarazko zuzentzaileak bilatuz, ikusi dut badagoela xuxen deskargatzeko aukera hunspell eta myspell motorrekin erabiltzeko. Ez dakit hemendik Aspell-era pasatzerik dagoen.

Ba al dago modurik zuzentzailea euskaraz jartzeko?

Mila esker!

Puntuazioen batuketa: -