Moodle doc-en planteamendua aldatzeko proposamena

Moodle doc-en planteamendua aldatzeko proposamena

Abel Camacho -
Erantzun kopurua: 1
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia

Aupa,

Duela gutxi izan dugu Moodle-ren dokumentazio ofizialaren planteamendua aldatzeko proposamenaren berri. Eloy Lafuentek Moodle Docs en Español - 1 o muchos mezuan adierazi duen moduan, gero eta informazio kantitate handiago dago doc-etan eta horietan bertsio ezberdinetako funtzionalitateen erabiliera-oharrak  metatuz doaz. Badirudi zenbait momentutan zaila suertatzen dela topatzea bilatzen dugun informazioa: zenbaitek bertsio jakin bateko dokumentazioa bilatu behar du eta bertsio guztiena azaltzan zaio batera. Hori, batez ere, ingelesezko wikian ari da gertatzen.

Soluzio gisa planteatu dute bertsio bakoitzarentzat wiki bat sortzea, gaur egungo bakarraren ordez. Horrek ekarriko luke erreztasun handia erabiltzailearentzat baina ikaragarrizko lana wiki bat baino gehiago mantentzeko orduan.

Geuri ideia ona iruditzen bazaigu ere, praktikan oso zaila da aurrera eramatea. Geuk ditugun indarrak ditugu eta egia esan, nekez ari gara dokumentazio-gune bakarra mantentzen.

Zer uste duzue zeuk?

Abel

Puntuazioen batuketa: -
Abel Camacho(e)ri erantzunda

Er: Moodle doc-en planteamendua aldatzeko proposamena

Pedro Lonbide -
Argi dago biren artean oso zaila dela lan hori egitea. Nire ustez, komunitatea handitu arte ez genuke bestelako lanik hartu behar. Nahikoa lan dugu wiki bat atontzen, orain gehiagorekin hasteko!