Doc-en egoera

Doc-en egoera

Pedro Lonbide -
Erantzun kopurua: 0
Kaixo guztioi.

Ikasturtearen bukaerara ailegatu gara eta mezu honen bidez Moodlle Doc-ak euskaraz <http://docs.moodle.org/eu> proiektuaren egungo egoera eman nahi dizuegu.

Guneak une honetan 984 orri ditu:

* Horietatik 122 orri ditugu itzuli gabe, hau da, %12.39
* Eguneratu beharreko orriak 28 dira
* Moodle 2.0 bertsioari dagozkion orriak 28 dira.

Momentu honetan Moodle-ren dokumentazio ofiziala ingelesez bakarrik dago osatuago. Pozik gaude egindako lanarekin eta espero dezagun datorren ikasturtean ere proiektuari beste bultzada bat emateko moduan izatea.

Ondo pasatu uda!
Puntuazioen batuketa: -