Visualiza eta Advene tresnak

Visualiza eta Advene tresnak

Ainhoa Ezeiza -
Erantzun kopurua: 1
Kaixo denoi:

bi tresna ekarri nahi ditut hona interesgarri direlakoan:

1) Visualiza: firefox-erako pluging bat da moodle-ren segurtasun-kopiak desplegatzeko moodle erabili gabe. EHUn oso praktikoa da ezin baititugu segurtasun-kopiak berrezarri edo inportatu, baina iruditzen zait beste batzuentzat ere izan daitekeela. Benetan erraza da eta ikastaroko eduki eta jarduera guztietara sartzeko aukera ematen du.

Informazio gehiago:
http://aprendeenlinea.udea.edu.co/lms/investigacion/course/view.php?id=24
http://moodle.org/mod/forum/discuss.php?d=130875#p572763

2) Advene eta horren antzeko tresnak oharrak hartzeko bideoetan: honek ez du zerikusirik moodle-rekin baina interesgarria iruditzen zait. Bideoetan kategoriak sor daitezke edo pasarte jakinak etiketatu. Honekin batera erantsi dizuet Madrileko "Congreso Internacional de Antropología Audiovisual e Investigación en Tecnología Educativa"-n Extremadurako lagunek aurkeztu zuten konparatiba. Advene software librea da.

Ondo segi!
Ainhoa
Puntuazioen batuketa: -
Ainhoa Ezeiza(e)ri erantzunda

Er: Visualiza eta Advene tresnak

Jokin Lacalle -
Advene oso tresna interesgarria iruditzen zait elearning-erako. Askotan grabatzen ditugu ikastaroen bideoak eta, besterik gabe, ipintzen ditugu sarean. Advenerekin bideo horiei balio erantsia gehitzen diegu, bideoak aberasteko aukera polita daukagu. eLearning-erako baliabide potentea dela iruditzen.

Probatu beharko dugu.