Birzuzenketak eta irakaslearen atala

Birzuzenketak eta irakaslearen atala

Abel Camacho -
Erantzun kopurua: 0
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia
Kaixo,

Gaur egun bi lan ari gara burutzen Moodle-ren dokumentazioan:
  • Batetik, banan-banan ari gara egiaztatzen Moodle instalazio batetik Moodle Doc-etarako laguntza-estekak zuzenak direla. Izan ere, azken egunotan ikusi dugu birzuzendu gabeko esteka asko genituela, eta horregatik, Moodle Doc-ak orri honetarako aukerari sakatuta, orri hori egin gabe zegoela azaltzen zen, nahiz eta artikulua existitu. Gunearen kudeaketa blokeko birzuzenketa guztiak egin ditugu eta datozen egunetan ibiliko gara beste guztiak egiaztatzen.
  • Moodle-ren garapena etengabekoa da eta hori dela-eta, irakaslearen ataleko artikulu asko eguneratu gabe zeuden. Gure asmoa da atal osoa berrikustea eta hartara, ahalik eta berrikuntza gehien jasotzea dokumentazioan.
Ondo segi
Puntuazioen batuketa: -