parent

parent

Pedro Lonbide -
Erantzun kopurua: 0

Kaixo,

Asko izan dira orain arte Moodle-ren itzulpen-prozesuan izan ditugun zalantzak. Urte hauetan nola edo hala konpondu ditugu eta egia esan, zenbaitetan, asmatu dugula iruditzen zaigu baina beste hainbatetan ez. Azken kasu hauetan nola hobetu jakin ez dugunez, berrikusketaren zain utzi ditugu.

Horren adibide argi bat parent hitzarekin daukagu. Fitxategi eta testuinguru askotan azaldu zaigu eta oso modu ezberdinetan itzuli dugu.

Hona hemen kasu batzuk:

moodle.php fitxategian:

  • $string['parentcategory'] = 'Jatorri-kategoria';
  • $string['parentcoursenotfound'] = 'Sustrai-ikastaroa ez da aurkitu!';
  • $string['parentcoursenotmetacourse'] = 'Sustrai-ikastaroa ez da metaikastaroa!';
  • $string['parentfolder'] = 'Sustrai direktorioa';


quiz.php fitxategian:

  • $string['parent'] = 'Aita';

grades.php fitxategian:

  • $string['parentcategory'] = 'Goragoko kategoria';
Jakin badakigu euskaraz lokalizatutako beste hainbat softwaretan guraso hitza erabili dela. Gure ustez, baina, gorogoko erabili behar genuke argitasuna bilatze aldera. Hartara, beheko hauek izango genituzke:

moodle.php fitxategian:

  • $string['parentcategory'] = 'Garagoko kategoria';
  • $string['parentcoursenotfound'] = 'Goragoko ikastaroa ez da aurkitu!';
  • $string['parentcoursenotmetacourse'] = 'Goragoko ikastaroa ez da metaikastaroa!';
  • $string['parentfolder'] = 'Goragoko direktorioa';

quiz.php fitxategian:

  • $string['parent'] = 'Goragokoa';

grades.php fitxategian:

  • $string['parentcategory'] = 'Goragoko kategoria';
Moodle euskaraz erabiltzen dugunon artean hartu beharreko erabakiak dira hauek, gure ustez, eta beraz, zuen iritziak kontuan hartu nahi genituzke aurrera egiteko.


Puntuazioen batuketa: -